Jesus Martínez de Aragón: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{biografia_infotaula_automatikoa}} '''Jesus Martínez de Aragón Carrión''' (Gasteiz, 1899ko otsailaren 16 - Madril, abril de 1937ko apirilan) abokatu e...»
 
No edit summary
5. lerroa:
Gasteizen jaioa bere familia oso ezaguna zen hiriburuan. Aita [[Gabriel Martínez de Aragón y Urbiztondo]] zen, Errepublikako fiskal orokorra. Anaia, [[José Martínez de Aragón y Carrión]], [[hegazkintza]] kapitaina izan zen, ezaguna [[Primo de Riveraren diktadura]]ren aurka aritu zelako.<ref>Octavio Ruiz Manjón-Cabeza (1990). ''Historia general de España y América, Volumen 17'', Ediciones Rialp: Madril, 399 or.</ref> Gerra hasi aurretik Jesus Martínez abokatu gisa lan egiten zuen.
 
Militarren estatu kolpea ondoren, [[Espainiako Bigarren Errepublika|Errepublikaren]] alde jarri zen. Madrilen [[Cuartel de la Montaña]]ren erasoan parte hartu zuen. [[Errepublikako Bosgarren Erregimentua]]n sartu zen; bere lana hasieratik haren antolaketan nabaria izan zen.<ref>Michael Alpert (2013). ''The Republican Army in the Spanish Civil War, 1936–1939'', [[Cambridge University Press]], 75 or.</ref> Handik gutxira [[Guadalajara]]n militar batzuk altxatu ziren eta haien kontra egin zuen, [[UGT]] eta [[JSU]] erakundeek antolatutako milizianoen bi zutabeen buruan. [[Sigüenza]]n hiriaren agindua hartu zuen. Dena dela, Martínez de Aragón komandanteak zuen boterea milizianoeen buruen aurrean nahiko teorikoa zen. Urriaren 8an Sigüenzatik Madrilera itzuli zen indarberritzekoen bila; zoritxarrez, bitarte horretan frankistek, [[Sigüenzako gudagudua]]n, hiria eraso eta okupatu zuten.
 
Urriaren erdialdean Bigarren Brigada Mistoaren buruan jarri zuten. Brigada han [[Ciudad Real]]en sortu zen.<ref>Michael Alpert (2013). ''The Republican Army in the Spanish Civil War, 1936–1939'', Cambridge University Press, 317 or.</ref> Unitate horrekin Madrilgo defentsan hartu zuen parte, batez ere [[Madrilgo Hiri Unibertsitarioaren GudaGudua]]n. Borroka ugari ondoren brigada txikituta gelditu zen eta berrantolatu behar izan zen. 1937ko apirilaren 9tik 14ra, Bigarren Brigada horrek [[Cerro Garabitas gudua]]n parte hartu zuen. Baxa ugari izan zuten, tartean Martínez de Aragónen berarena. Martínez hil ondoren [[José Gallego Pérez]]ek agindua hartu zuen.<ref>Michael Alpert (1989). ''El Ejército republicano en la guerra civil'', Siglo XXI Editores, 330 or.</ref>
 
== Erreferentziak ==