«Antton Olariaga»: berrikuspenen arteko aldeak

 
Olariagaren Euskal Herriratzeak ([[1974]]) iraultza bat suposatu zuen grafismoan. Ordura arte, gure prentsa urrian azaltzen ziren irudiek gerra aurreko diseinua zeukaten publizitatean, eta pertsonaiarik ez zegoen, tira komikoa delakoa beti zen erdal eredu arrunten ([[Don Celes]], [[Mortadelo]]) egokitzapen presazko bat. Artikuluek, berriz, ia inoiz ez zeukaten ilustraziorik. Horiek guztiak aldatzen eta betetzen hasi zen Olariaga, beti izan duen emankortasun etengabean. Ondorioz, [[euskara]] eta [[euskal prentsa]] prestigiatzeaz gainera, kazetarien testuak duindu zituen irakurlearen begia erakarriz lehenik, eta bere interpretazioa eskainiz hurrena. Hauxe du, izan ere, beste marrazkilariengandik bereizten duen ezaugarrietariko bat: irakurle zorrotza dela, eta bere irudiak, berezko kalitatea ukatu gabe, beti direla ondoan daukan testuari buruzko hausnarketa interesgarri bat, ikuspuntu pertsonal bat. Berak esana du, «Nere txistegintza komentariogintza da gehiago». Marrazki bitarteko kazetaritza dela berea, esaten ahal dugu. Kaleari oso erne, tipologiak atzemateko dohain berezia dauka. Koadroko alkandora eta bizarra, mutilak; bandolera eta galtza kanpanak, neskak; biek ere libururen bat besapean, eta komentario ironikoren bat ezpainetan: 70. hamarkada gatazkatsu eta aberatseko gazteriaren irudia finkatu zuen gure memoria kolektiboan.
[[Fitxategi:Hemeroteka Euskaldunon Egukaria2000-Xakilixut.jpg|thumb|407x407px|[[Zakilixut]] [[Euskaldunon Egunkaria|Eukaldunon Egunkariaren]] 2000. urteko urtekarian.]]
 
Olariagarena bezalako lanei esker, grafiak, komentario ilustratuak, tira komikoak, alor berezi bat irabazi ahal izan du mendebaldeko prentsan. Testuaren osagarri izatetik, irudia atal independentea izatera pasa da, ezinbesteko sekzioa egunkarietan. Gure artistak sorturiko pertsonaiek -[[Zakilixut]]en kasuan nabarmenkien- solfa jartzen diote egunekoari, anitz komentario astunek baino sakonagoko intuizioz adierazten digute munduaren hastioa edo maitasunaren ahula edo euskaltzaleen ilusioa edo politikagintzaren arrunkeria... Gaur egun aipatu pertsonaia baldin bada ere ezagunena, aspalditik datorren haria du hau Olariagak, duela hogei urte [[Anjel Lertxundi]]rekin batera sinaturiko Juana Bixenta Olabe hartatik hasita hainbat pertsonaia moderno sortuz, hala hola Hormasprayko, Marizikin, Mozorrozko...
 
14.681

edits