«Lankide:Aitzolete/Proba orria»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (Wikidata list updated)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
==Niessen lantegia==
Niessen egoitza Oiartzunen duen lantegia da, etxebizitza eta hirugarren sektorerako konponbide elektrikoak eta automatizaziokoak eskaintzen dituena. Errenterian jarri zuen martxan Guillermo Niessen-ek 1914an. Urteetan famili-negozio gisa funtzionatu duen arren, egun ABB multinazionalaren parte da.
 
===Historia===
XX. mendearen hasieran, Guillermo Niessen jatorri alemaniarreko enpresaria Bordelen ardo-merkatari oparoa zen. Baina 1914an,
I. Mundu Gerra piztu zenean, 1914. urtean, Guillermo Niessen jatorri alemaniarreko enpresariak Bordele utzi eta Errenterian jarri zuen bizilekua, Juana Schmidt emaztearekin eta Gertrudis, Edith eta Marta alabekin batera. Bertan, Alemaniako beste ingeniari batzuen laguntzari esker, urte bereko azaroaren 1ean Fábrica Electrotécnica Guillermo Niessen enpresa sortu zuen. Etxean erabiltzeko tresna elektromekanikoak ekoizten zituzten, entxufeak, etengailuak, lanpara-euskarriak eta antzeko gailuak. 1918an, Zubitxo paduraren lursailetan ezarri zuten eraikina, gerora Errenteriako hiri-erdigune bihurtuko zen lekuan.
 
 
Niessen fabrika Errenteriako industria aktibo eta aberatsenetakoa bihurtu zen. Errenteria ezaguna zen XIX. mendearen amaieratik “Manchester txiki” gisa, tximinien eta lantegien kopurua zela eta, hiri britainiar jendetsuarekin konparatzen zutelarik. Egia esan, herria probintziako eta Euskal Herriko produkzio-gune nagusietako bat zen. Niessenez gain, hainbat lantegi garrantzitsu ere bazituen udalerriak: “La Iberica de Galletas Olivet”, “Papelera Vasco-Belga”, “Fabril Lanera” eta eskulangintzako enpresa txiki asko. Industria horiek eskatzen zuten eskulanaren eskaerari erantzuteko, Espainiako eskualde batzuetako etorkinak iritsi ziren.
 
1920ko hamarkadaren erdialdera, Guillermo Niessenek bakelita materialaren Espainiarako esklusiba lortu zuen. Bakelita laborategian sintetizaturiko lehenengo substantzia plastikoa izan zen, 1907an sortua, eta laster erabili zen hainbat artikuluren fabrikazioan. Bere propietate isolatzaile bikainei etekina ateraz, sektore elektrikoan aplikatu zuen Niessenek, eta era guztietako artikuluak fabrikatzeko lehengai nagusi bihurtu: lanparak, entxufeak, etengailuak eta esukarriak, besteak beste.
 
Material elektrikoa Niessen katalogoaren erreferentzia nagusia zen arren, enpresak bere eskaintza dibertsifikatu zuen eta produktu berriak sortzen hasi. Besteak beste, hautsontziak, automobilerako produktuak, uniformeentzako botoiak, mahaigaineko eta mahaiko osagarriak, eta baita erlijio kultuetarako objektuak ere.
 
1930eko hamarkadan, enpresak ehun langile inguru zituen. 40ko hamarkadaren amaieran, Guillermo Niessen hil zenean bere seme Karlosek hartu zuen gerentzia postua.
 
1950eko hamarkadan, jakintza-alor ezberdinatako ezagutza pilatzen zuen enpresak, eta, 400 langile baino gehiagorekin garapen betea bizi zuen.
 
Niessen lantegiaren garapena hertsiki lotuta dago Errenteriako hiri-hazkundearekin. 1930eko hamarkadatik aurrera, lehen industria-nabea handitu egin zen, eta pixkanaka eraikin berriak gehitu ziren, tamaina handiko fabrika-konplexu bihurtu arte. Lau solairuko nabe bat zen, tailerrak, biltegiak, bulegoak eta beste bulego batzuk zituena.
60ko hamarkadan, fabrikak bere hedapen handiena lortu zuen, eta etxadi osoa okupatzen zuten eraikin-eraztuna osatu zuen. Urteak igaro ahala, herriaren bihotza bihurtu zen multzo hori. Hain zuzen ere, fabrikaren inguruko hiri-garapen horrek galarazi zuen handitzea, eta, 70eko hamarkadaren hasieran, Oiartzungo Aranguren poligonora eramatea erabaki zen. Ia 25.000 metro karratuko lursaila erosi zen instalazio berriak eraikitzeko. 1983an amaitu zen instalazioa, eta harrezkero ekoizpen-zentroa bertan dago.
Gaur egun, Errenteriako orube horretan, Niessen merkataritza-gunea, Niessen Zinemak aretoa, Xenpelar Kulturgunea, Udal azoka eta Xabier Olaskoagari eskainitako plaza eraiki dira. Inguruak izan duen iragan industrialaren lekuko gisa, plazan eraiki zuten adreiluzko tximinia gorria gelditu da. Tximinia hori, ordea, ez da Niessen lantegiak zuen jatorrizko tximinia. Izan ere, hura 2004an eraitsi zuten. Oroigarri gisa eraikitakoa da (http://ondarea.errenteria.eus/castellano/toki-izenak/niessen).
 
Gaur egun, ia 200 laguneko plantilla dauka lantegiak eta automatizazioa eta domotika alorrak ere lantzen ditu.
 
 
 
 
==Emakumezko komikilariak==
Euskaraz ez baina beste hizkuntzaren batean, gutxienez, artikulua daukaten emakumezko komikilariak
1.691

edits