Parque das Nações: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-hiri orokor infotaula +hiri infotaula)
Baskesc (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
4. lerroa:
Urrutian [[Orienteko geltokia (Lisboa)|Orienteko tren geltokiaren]] [[kupula]]k nabarmentzen dira, [[Santiago Calatrava]]rena, bere arkitektura estiloa ezarriz. Portugalgo Pabiloiak, [[Álvaro Siza Vieira|Alvaro Siza Vieirarena]], sarreran, [[hormigoi]] armatuzko pala erraldoi bat du, itsasontzi baten oihala imitatzen duena.
 
Parkeak, ''Pavilhão do Conhecimento'' edo Ezagutzaren Pabiloi bat du, zenbait erakusketa interaktibo dituen [[zientzia]] eta [[teknologia]]ri buruzko [[museo]] moderno bat; Lisboako Ozeanarioa, munduko akuario handienetako bat; bisitariak parkearen alde batetik bestera edo Lisboako eraikinik altuena den [[Vasco da Gama dorrea|Vasco da Gama dorrera]] eramaten dituen [[teleferiko]] bat; eta [[Altice Arena]], Portugalgo estalitako estadio handiena ere bertan da.
 
Parque das Nações freguesia bezala 2012an sortu zen. Ordura arte, administratiboki, Lisboako [[concelho]]ko Santa Maria dos Olivais [[fregesia]] eta [[Loures]]ko concelhoko [[Moscavide]] eta [[Sacavém]]en artean banatua zegoen.