Parisko Ituna (1783): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
tNo edit summary
24. lerroa:
 
== Ondorioak ==
Orokorrean, hartutako erabakiak [[Espainia]]rentzat onuragarriak izan zirela esan daiteke eta, neurri txikiagoan bada ere, [[Frantzia]]rentzat ere bai. Hala ere, gerra kostuak itzelak izan ziren eta [[Amerika]]rekiko merkataritzaren etenak eragindako galera etorkizuneko frantses ekonomiarentzako ezin ken zitekeen lastreazama izango zen.
 
Bestalde, [[Ipar Amerika]]ko errebeldeek [[Ingalaterra]]ren aurka izandako garaipenak gerora eragina izango zuen espainiar koloniengan ere. Bide ezberdinak hartuko zituen eragin horrek: batzuek lorpen berdina nahiko zuten beraientzat, kolono ohiek askatasuna lortu nahi zutenei solidaritatea erakutsiko zien, espainiar inperio koloniala desagertzearen alde zeuden potentzien laguntza interesatua... Hori guztia [[Napoleondar Gerrak|Napoleondar Gerra]] garaian nabarmenduko ziren.
 
Atlantiko ipar-mendebaldeko itsas uren inguruko lehian, itunak azken kolpea eman zien Ternua inguruko uretan euskaldunek arrantzan jarduteko mendetan izan zituzten eskubideei.
 
== Ikus, gainera ==