Euskal Irrati Telebista: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Historia: Tentsio politikoen berri
50. lerroa:
Euskal Irrati Telebista, Televisión Españolaren atzetik, estatuko telebista katerik zaharrena da; frankismoaren garaian euskarak jasan zuen atzerakadaren erruz, gure hizkuntza ahul zegoen. Hala, demokrazia iristean eta Eusko Alderdi Jeltzalea legeztatzean, euskara indartu eta normalizatzeko plana prestatu zuen. Bertan, berebiziko garrantzia zuten komunikabideek, bereziki, irrati eta telebistak. Ondorioz, 1977ko hauteskunde orokorretarako programan, EAJtak euskal irrati-telebista publikoaren sorrera zeraman programan, eta bi urteren buruan, jeltzaleen eskakizuna jaso egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuan. 1980. urtean EAJk hauteskunde autonomikoak irabaztean, EITBren sorrera martxan jarri zen Ramon Labaien kultura sailburuaren gidaritzapean.
 
Egitasmoa abian jartzea ez zen zailtasunik gabea izan, hala teknikoak nola politikoak. Espainiako Gobernuak askotariko trabak jarri zituen proiektua aurrera atera ez zedin, horretarako kontzeptualki zein teknikoki oztopoak jarriz, hala nola, seinalea igortzeko bitarteko teknikoak Bidasoako mugan atxikiz, azken une arte. Guardia Zibila ETBren instalazioetara bidaltzeko mehatxua ere egin zitzaion Labaien kultura sailburuari. PSOEko gobernuaren etorrerak ETBri buruzko tentsio politikoa zertxobait baretu zuen. Lehen teknikarien taldea Hanburgon trebatu zen 1982tik 1983ra.
 
Alde batetik, Bizkaiko Foru Aldundiak Iurretan utzitako lurzoru batzuetan instalazioak eraikitzen hasi ziren, garaiko teknologia puntakoenarekin: espainiar estatuan lehendabizikoz matrize kommutatzaileak erabili ziren edota Umatic magnetoskopioak. Bestetik, Labaienek berak Irrati-Telebista eskola sortu zuen Donostian kazetari eta aurkezleak prestatzeko, eta Jaurlaritzaren Gasteizko soto batean, telekomunikazio formakuntza eskaintzen zen gerora emititu ahal izateko. Horrez gain, lehen teknikari taldea Hanburgon trebatu zen 1982. urtean.
 
Lehen emisioa 1982. urteko gabon zahar gauean izan zen, Garaikoetxea lehendakariaren mezua. Presaka hasi ziren emititzen, oraindik Iurretako egoitza guztiz amaitu gabe zegoen eta langile guztiek Jaurlaritzaren izenean egiten zuten lan EITB artean erregistratu gabe zegoelako. Izan ere, garai nahasiak ziren, trantsizioan erabat murgilduta, eta Jaurlaritzako kideak beldur ziren euskara normalizatzeko plana atzera botako zuten.