Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Itsas-gerraren kronologia: Cervera eta Canarias loturak
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
215. lerroa:
[[Bilboko gudua|Bilbo hartu]] eta egun batzuk geroago, [[Francisco Franco|Francok]] bertan behera utzi zituen [[Bizkaia|Bizkai]] eta [[Gipuzkoa]]ko [[foru]]ak, «''[https://es.wikisource.org/wiki/Decreto-Ley_de_23_de_junio_de_1937 provincias traidoras]''» izendatuz. Altxamenduarekin bat egindako [[Araba]]k eta [[Nafarroa Garaia]]k, berriz, zenbait eskubide foral mantendu zituzten, tartean beren polizia eta zerga batzuen autonomia. Euskal herritarrek beren lurraldean jasan zuten errepresioak eta zapalkuntza ideologikoak berrogei urte gehiago iraun zuen. [[Santoña]]n saldutako [[gudari]]ak [[Euskal Herria|Euskal Herri]] inguruko kartzeletara ([[Logroño]], [[Burgos]]...) preso politiko eramanak ziren. [[1936]]ko [[uztail]]ean hasitako errepresioa zabaldu eta areagotu egin zen. [[Iruñea|Iruñeko]] [[San Kristobal gotorlekua]]n zeuden presoek [[1938]]ko [[maiatzaren 22]]an [[San Kristobal gotorlekuko ihesa|ihes egin zuten]]. 795 iheslarietatik, [[Frankismo|frankistek]] ia denak, 585, harrapatu eta 211 erail zituzten.<ref name= navarra36 /> Erbesteratuak ere milaka izan ziren, [[Europa]]ra eta [[Hego Amerika]]ra bidean.
 
=== Iheslari eta errefuxiatuak ===
Milaka [[Hego Euskal Herria|hego euskalerritarrek]] jo zuten [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herrira]], baina han ez zuten batere harrera onik aurkitu. Izan ere, gerra zibilaren hasieratik frankisten alde buru-belarri aritu ziren Iparraldeko hautetsi eta hedabide gehienak, baita euskara hutsez argitaratzen zen ''[[Eskualduna (aldizkaria)|Eskualduna]]'' astekaria ere. Errepublikaren eta Eusko Jaurlaritzaren aurkako eta kolpisten aldeko jarrera horretan, [[eusko abertzaletasun]]aren aurkari zen [[Jean Ibarnegarai]] euskal herritar diputatu antikomunista eta faxista izan zen gehien nabarmendu zen politikaria. Hala, bada, Hego Euskal Herriko iheslariak [[kontzentrazio-esparru|kontzentrazio esparruetan]] sartu zituzten, bereziki [[Gurseko kontzentrazio-esparrua|Gursekoan]].<ref>[[Josu Chueca|Josu CHUECA INTXUSTA]]: [http://www.argia.com/argia-astekaria/2183/jean-ybarnegaray «Jean Ybarnegaray: Euskaldunen aterpea suntsitu zuen faxista»], ''Argia'', 2183. zenbakia, 2009-05-10.</ref>
 
220 ⟶ 221 lerroa:
 
Bilbon frontea hondoratu ahala, iheslari jeltzaleek espioitza eta elkartasun sare eraginkor bat osatu zuten, gerora [[Álava Sarea]] deitutakoa; bertan, [[Emakume Abertzale Batza]]n ibilitako eta inguruko lau emakumek garrantzi berezia izan zuten. Sare hori indarrean izan zen espainiar agintari frankistek 1941eko urtarrilaren 2 eta 3an Sareko 28 kide atzeman zituzten arte, alemaniarrak 1940ko ekainean Pariseko Eusko Jaurlaritzaren egoitzara sartu eta artxibo ezkutu guztiak bereganatzearen ondorioz.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=red Álava – Historias de los vascos|hizkuntza=es|url=https://blogs.deia.eus/historiasdelosvascos/tag/red-alava/|sartze-data=2019-03-04}}</ref><ref group="oh">[[José María Lasarte|Jose Maria Lasarte]]k hartu zuen sarea martxan jartzeko ardura, eta [[Luis Álava Sautu]] izan zuen arduradun nagusi; hortik datorkio izena. Hala ere, emakume batzuek egindako lana berebiziko garrantzia izan zuen: [[Tere Verdes]], [[Itziar Mugika]], [[Bittori Etxeberria]] eta [[Delia Lauroba]].</ref>
 
=== Hildakoak ===
Nafarroa Garaian, gerra ekintzarik gabe, errepresioak zuzenean hilak 3.000 inguru izan zirela uste da.
 
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan azterketa zehatzagoa egin da, eta 20.000 hildako inguru zenbatu zituen Eusko Jaurlaritzaren, Gogora Institutuaren, UPV/EHUko Giza Eskubideen Unesco Katedraren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen artean egindako ikerketa batek<ref>{{Cite book|hizkuntza=eu|izenburua=Gerra Zibilean eta lehen frankismoan izandako hildakoak (1936-1945)|urtea=2019|abizena=|izena=|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=Eusko Jaurlaritza|ISBN=|egileak=Eusko Jaurlaritza (Giza Eskubide, Bizikidetza eta
Lankidetzaren Idazkaritza Nagusia), Gogora Institutua, EHUko Giza Eskubideen eta Botere
Publikoen UNESCO Katedra, Aranzadi Zientzia Elkartea|argitaratze-lekua=Bilbo|formatua=PDF|url=http://www.gogora.euskadi.eus/contenidos/noticia/20190703_txostena/eu_def/adjuntos/Informe%20violaciones%20DDHH%20en%20Euskadi%20Guerra%20Civil%20y%20Franquismo%20EUSK%20(azke....pdf}}</ref>. Txostenak espetxe frankistetan 1945 arte hildakoen berri ere jasotzen da, gerraren ondorio zuzen eta erailketatzat jotzen baitira kasu horiek. Datubase bat eratu zen 2019an ezagutarazitako ikerketa horren harira, eta bertan 19.547 fitxa jaso ziren; 998 emakumeak dira eta 18.507 gizonak. Gainerako 42en generoa ezin izan da zehaztu.
 
Datuak xehetuta, bonbardaketetan 1.363 lagun hil ziren, gehienak Bizkaian (1.170); exekuzio ustez legalak 895 izan ziren; espetxean hilak 2.252 izan ziren, eta erailketatzat hartzen ditu hauek txostenak, zirkunstantziak kontuan hartuta.
 
Prozesurik gabeko erailketen kasuan, txosten horrek bereizketa egiten du errepublikanoen eta matxinoen ekintzen artean. Borrokalari errepublikanoei "miliziano eta gudari" deitzen zaie txostenean, eta haiei ere horretako 936 egotz dakizkieke. Francoren aldekoei "matxino" deitzen zaie, eta hauek honela holak 1.130 izan ziren (Gipuzkoan gehien, 521). Kasu hauetan bakarrik matxinoen erailketak dira gizateriaren aurkako krimenak, txosten horren arabera. Errepublikanoenak ez dira sailkatzen ahal kategoria horretan:
 
"Errepublikanoen errepresiozko indarkeriak ez zion erantzuten plan ezarri eta antolatu bati, botere frankistako goi-karguek gauzatutako errepresioarekin gertatu ez bezala; azken horrek, izan ere, izu sistemati-koko eta aurkaria deuseztatzeko estrategia, jokabide-ildo edo estatu-plan bati erantzuten zion".
<br />
 
== Kronologia ==