«Zigoitia»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 1 urte
t
Akatsaren zuzenketa
t (Akatsaren zuzenketa)
Zigotia [[Toponimia|toponimoa]] Zuia Goitia izenetik eratorria izan daitekeela uste da, [[Zuia]] udalerriaren mendebaldean dagoen herria dela.
 
1025eko [[Donemiliagako goldea]]n ''Zuffia de Suso'' eta ''Zuffia de SusoIuso'' ageri dira, Dibinako [[alfoz]]aren barruan. Haren kokapenarengatik, izenaren antzekotasunarengatik eta esleitutako zergengatik, herri batenak baino handiagoak, haran batenen antzekoak, nahiko argi dago izena gaurko Zuiarekin lotuta dagoela. Era berean, Osinganin alfozean ''Zuhiabarrutia'' ere aipatzen da.
 
[[Juan Antonio Llorente]]ren ''Noticias históricas de las tres provincias Vascongadas'' (1807) ''Zuffia de Suso'' gaurko Zigotia eta ''Zuffia de Iuso'' gaurko Zuia izango ziratekeela aipatzen zen. Egilearen arabera, "Suso" esapidearen euskal ordaina "Goitia" zen, beraz ondorioztatzekoa da errioxar fraideek ''Zuffia de Suso'' idazten zutena herrikoek ''Zuffia-Goitia'' izendatzea.
608

edits