Bizkaiko Labe Garaiak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Zuzenketa txikia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Data batzuk zehaztu
31. lerroa:
Bizkaiko burdinak garrantzi berezia izan zuen industrializazio prozesuan. Lehen aipatu diren burdinolek, eta Somorrostrotik ateratzen zen kalitate handiko metalak merkatu ona zuten Europako Atlantikoan. Gainera, [[Bilboko portua]] leku estrategikoa zen nazioarteko merkataritza hori egiteko: produkzio lekutik gertu, [[Gaztela]]ko [[artile]]aren portu naturala zen, Europan asko kontsumitzen zen produktua<ref name=":5">{{Erreferentzia|izena=Luis Mª|abizena=Bilbao|izenburua=Auge y crisis de la siderometalurgia tradicional en el País Vasco (1700-1850)|hizkuntza=en|url=https://www.academia.edu/2928241/Auge_y_crisis_de_la_siderometalurgia_tradicional_en_el_Pa%C3%ADs_Vasco_1700-1850_|aldizkaria=La Economía española al final del Antiguo Régimen (M. Artola dir.). Tomo III: Manufacturas (P. Tedde ed). Alianza Editorial y Banco de España. Madrid, 1982.|sartze-data=2019-05-12}}</ref>. Barkuek artile hori garraiatzen zuten, eta burdina pisua emateko erabiltzen zuten<ref>{{Erreferentzia|izena=Aingeru|abizena=Zabala Uriarte|izenburua=Tráfico y comercio maritimo entre Ribadeo y Bilbao a finales del siglo XVIII|data=1970-01-01|url=http://dx.doi.org/10.15304/ohm.19.475|aldizkaria=Ohm : Obradoiro de Historia Moderna|alea=19|issn=2340-0013|doi=10.15304/ohm.19.475|sartze-data=2019-05-12}}</ref>, bereziki [[Ingalaterra]]ra<ref>{{Erreferentzia|izena=Éli F.|abizena=Heckscher|izenburua=Un grand chapitre de l'histoire du fer, le monopole suédois|orrialdeak=127–139|data=1932|url=https://www.persee.fr/doc/ahess_0003-441x_1932_num_4_14_1504|aldizkaria=Annales|alea=14|zenbakia=4|doi=10.3406/ahess.1932.1504|sartze-data=2019-05-12}}</ref>, baina baita [[Amerika]]ra ere<ref>{{Erreferentzia|izena=Jerónimo de|abizena=Uztáriz|izenburua=Theorica y practica de comercio y de marina en diferentes discursos ...|hizkuntza=es|data=1724|url=http://www.cervantesvirtual.com/obra/theorica-y-practica-de-comercio-y-de-marina-en-diferentes-discursos/|sartze-data=2019-05-12}}</ref>. Burdina zeramatzaten itsasontziek bueltako bidean beste produktu batzuk ekartzen zituzten, eta bide horretan garrantzia hartu zuen Bilbo-[[Cardiff]] bideak: Galesera burdina eramaten zen eta bueltan [[ikatz]]a ekarri, [[Asturias]]en produzitzen zena baino kalitate hobea zuena<ref>{{Erreferentzia|izena=Francisco Javier|abizena=IZA-GO&Ntilde;OLA DE MIGUEL|izenburua=Luces y sombras de la industrializaci&oacute;n vasca. 1880-1980 (I/II)|hizkuntza=es|url=http://www.euskonews.eus/0628zbk/gaia62803es.html|aldizkaria=www.euskonews.eus|sartze-data=2019-05-12}}</ref>. [[1856]]an egoera guztiz aldatu zen: [[Henry Bessemer]]rek [[Bessemer prozesua|bere izena daraman prozesua]] patentatu zuen<ref>{{Erreferentzia|abizena=Needham, Joseph, 1900-1995,|izenburua=Science and civilisation in China|url=https://www.worldcat.org/oclc/779676|isbn=052105799X|pmc=779676|sartze-data=2019-05-12}}</ref>. Bizkaiko burdinak askoz emaitza hobeak ematen zituen, [[fosforo]] gutxi zuelako; Erresuma Batura egindako esportazioak biderkatu ziren<ref>{{Erreferentzia|izena=M. W.|abizena=Flinn|izenburua=British Steel and Spanish Ore: 1871-1914|orrialdeak=84–90|data=1955|url=https://www.jstor.org/stable/2591781|aldizkaria=The Economic History Review|alea=1|zenbakia=8|issn=0013-0117|doi=10.2307/2591781|sartze-data=2019-05-12}}</ref>. [[1863]]tik aurrera burdinaren salmenta erraztu zen, fiskalitatea aldatzearen ondorio<ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=El negocio de las minas|hizkuntza=es-ES|data=2010-05-09|url=https://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20100509/vizcaya/negocio-minas-20100509.html|aldizkaria=El Correo|sartze-data=2019-05-12}}</ref>.
 
Bilbo-Cardiff garraioak burdina eramaten zuen eta kalitate handiko ikatza ekarri. Hori baliatuz, Barakaldo eta Sestao inguruan industria berria sortzeko aukera zegoen. 1880ko hamarkadarako [[Nuestra Señora del Carmen]] eta(1851an sortua) [[Siderurgia San Francisco]] (1880) enpresak zeuden ibaian behera<ref group="oh">1886tik aurrera [[José Martínez Rivas]] izena hartu zuen</ref>. 1880ean [[San Francisco de Mudela]] enpresa sortu zen [[Sestao]]ko [[Desertu]] auzoan<ref name="olaizola">{{Erreferentzia|izena=Juanjo|abizena=Olaizola|izenburua=Historias del tren: LOS TRENES DE LOS ALTOS HORNOS DE VIZCAYA (I)|data=2013-12-21|url=http://historiastren.blogspot.com/2013/12/los-trenes-de-los-altos-hornos-de.html|aldizkaria=Historias del tren|sartze-data=2019-05-13}}</ref>. 1882an [[La Vizcaya]] (Sociedad Anónima de Metalurgia y Construcciones Vizcaya) sortu zuten hainbat inbertsorek, eta 1892an [[La Basconia]] [[Basauri]]n<ref name="basconia">{{Erreferentzia|izenburua=Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartea|url=http://avpiop.com/eu/patrimonio/la_basconia-_s-a-/18|aldizkaria=avpiop.com|sartze-data=2019-05-13}}</ref><ref name="xtec">{{Erreferentzia|izenburua=siderurgiavasca|url=http://www.xtec.cat/~cgarci38/ceta/historia/siderurgiavasca.htm|aldizkaria=www.xtec.cat|sartze-data=2019-05-13}}</ref>. Honen ondoan eraiki zuten [[Sociedad Anónima Iberia]] 1890ean<ref name=":3" />. Industria guzti honek ez zuen ikatz nahikorik, eta horretarako [[1894]]an [[La Robla trenbidea]] sortu zen, [[Leóngo probintzia|León]] eta [[Palentziako probintzia]]tik ikatz merkeagoa ekartzeko<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Crisis de la minería del carbón y transformación del espacio: el caso de las cuencas orientales leonesas|data=2012-06-20|url=https://web.archive.org/web/20120620111719/http://www.jsmelado.es/tesis.html|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2019-05-13}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Juanjo|abizena=Olaizola|izenburua=Historias del tren: EL FERROCARRIL DE LA ROBLA CUMPLE 125 AÑOS (I)|data=2017-10-06|url=http://historiastren.blogspot.com/2017/10/el-ferrocarril-de-la-robla-cumple-125.html|aldizkaria=Historias del tren|sartze-data=2019-05-13}}</ref>. [[1895]] iritsi zenean 14 siderurgia fabrika garrantzitsu ziren Bizkaian, eta laster hasi zen elkartze prozesu bat, [[Bizkaiko Labe Garaiak]] sortzeko bidean.
 
Lehen pausoa "Nuestra Señora del Carmen" modernizatzea izan zen, eta izena aldatzea: 1882tik aurrera [[Altos Hornos de Bilbao]] izatera pasa zen, [[Bessemer prozesua|Bessemer]] eta [[Martin-Siemens]] prozesuak aurrera eraman zitzakeen enpresa zen<ref name="olaizola"/>. Enpresa hau Ybarra familiarena zen, kanpoko kapital askorekin. [[Pedro Pascual Gandarias]]en "La Vizcaya" enpresak 1888tik aurrera produktu elaboratua egiteari ekin zion, [[Cockerill]] enpresaren teknologia sartuz, Robert konbertidoreekin eta Siemens labeekin<ref name="olaizola" />. [[Francisco Goitia Ostolaza]] enpresari gipuzkoarrak [[latorri]] enpresa bat sortu zuen Beasainen, baina ikusita siderurgiaren negozioak gorakada zuela Ezkerraldean, [[Goitia y Compañía]] enpresa sortu zuen Sestaon, 1890tik aurrera [[Compañía Anónima La Iberia]] izena hartu zuena. Enpresa honek La Vizcayari erosten zion materiala, eta bere soberakinak berriro berari saltzen zizkion<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Altos Hornos de Vizcaya - Auñamendi Eusko Entziklopedia|hizkuntza=eu|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/altos-hornos-de-vizcaya/ar-9103/|aldizkaria=aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus|sartze-data=2019-05-13}}</ref>. 1892tik aurrera enpresa hauek elkartzeko saiakera egin zen. [[José Villalonga Gipuló]] eta [[Luis Zubiria Ybarra]]k [[Victor Txabarri]] eta Pedro Pascual Gandariasekin negoziazioa ireki zuten ahalik eta 1901ean fusionatzea erabaki zuten arte. La Iberiak enpresa horiekin batzea eskatu zuen. [[1902]]ko [[apirilaren 29]]an sortu zen, ofizialki, [[Bizkaiko Labe Garaiak]]. Ybarra-Zubiria-Vilallongak, Txabarrik eta Gandarias-Durañona familiek zituzten akzio gehienak. Enpresa berria Euskal Herriko handiena izan zen, 200 bulegoko langile, 14 ingeniari, 65 kontramaestre, 5.420 langile eta 230 meatzarirekin<ref>{{Erreferentzia|izena=Publicado por Ezagutu Barakaldo {{!}}|abizena=Mar 22|izenburua=El Hospital de San Eloy|hizkuntza=es|abizena2=Patrimonio|abizena3=Urbanismo {{!}} 3|izena2=2019 {{!}}|data=2019-03-22|url=http://ezagutubarakaldo.net/el-hospital-de-san-eloy/|aldizkaria=Ezagutu Barakaldo|sartze-data=2019-05-13}}</ref>.