Oratoria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Cicerón denuncia a Catilina, por Cesare Maccari-Cicero.jpg|thumb|300px|''Zizeron Katilina salatzen''; [[Cesare Maccari]]k margotutako freskoa.]]
Jatorrian, '''oratoria''' [[hitzaldi]], [[sermoi]], [[panegiriko]] eta publikoaren aurreko beste hitzezko adierazpenei dagokien [[literatura genero|literatura-generoa]] da. Jatorrian, hitzaldiak emateko artea da, etorri handiko [[hizlari]] batek entzuleak atsegindu, erakarri, hunkitzeko egiten duena. Hain zuzen, ''[[oratoria]]'' hitza [[latin]]etik dator, "hitz ederrei dagokion artea".<ref>Juan Mari Lekuona, 612.or.</ref> [[Antzinako Grezia]]n eta [[Antzinako Erroma]]n garrantzi handia izan zuen, eta garai hartako hezkuntza hizlari trebeak lortzera bideratua egon zen. Orduko hizlarien artean aipatzekoak dira, beste batzuen artean, [[Perikles]], [[Platon]] (''Gorgias, Fedro''), [[Demostenes]], [[Eskines]], [[Zizeron]] (''De oratore'') eta [[Kintiliano]] (''Institutio oratoria''). [[Kintiliano]] izan zen erretorika klasikoa sistematizatu eta oratoria hitza bera erabilgarri bihurtu zuena.