Nighthawks: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\=\s\'\'(.*?)\'\' += \1, -margolan infotaula +lan infotaula automatikoa)
tNo edit summary
14. lerroa:
'''''Nighthawks''''' (euskaraz hitzez hitz: ''Gaueko zapelatzak'', hau da, ''Gautxoriak'') [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetako]] [[Edward Hopper]] margolariaren lan ospetsuena da, [[1942]]an egina. Estatubatuarraren lan ikonikoa da, mundu osoan ezaguna. Gaur egun [[Chicagoko Arte Institutua]]n dago ikusgai.
 
== Azterketa ==
== Azterketa == ''Nighthawk'' izena baliteke ''night owl'' (gaueko hontza) adierazpenari lotua izatea, gure ''[[gautxori]]'' hitzaren parekoa, alegia. Irudia garai batean Hopperren auzoa zen [[Greenwich Village]]n ([[Manhattan]]) zegoen [[dinner]] batean oinarritzen da; gaur egun taberna hori desagertua da. Hopper margolana hasi zen hain zuzen japoniarrek [[Pearl Harbor]]ko baseari eraso ziotenean eta, modu batez, egileak bere herriarekiko sentitzen zituen kezkak azaltzen ditu.
 
Margolanean gaueko atsekabezko paisaia ikus dezakegu. Kalea hutsik dago eta dinner barruan hiru bezero bakarrik daude hitz egin gabe eta eta inori begiratu gabe, hirurak bere baitan bilduta. Hondoan daudenak bikote bat da eta hirugarrenak margolanaren ikusleari bizkarra erakusten dio. Bikotearen sudurrak zorrotzak dira, moko antzekoak, eta ziur aski hortik dator margolanaren izenburua. Zerbitzari bakarra dago, eta bezeroei ez die erreparatzen: ematen du kanpora begira dagoela.