Ireki menu nagusia

Aldaketak

4 bytes added ,  Duela 4 hilabete
t
Arima du gizonak bere barneko etsaia, guztiz ezinezko dena lortzeko nahi eta grina sendaezina baita berez, eta horregatik ez dio bizitzaren gozamenik hartzen uzten pertsonari, eta halaxe bizitza sufrikario eta mingarri bihurtzen dio. Erromantikoaren arima ez baita bere baitatik, pertsonaren baitatik kanpora sortua, nor horrek bere sentimenduen kontzientzia hartzen duenean sortua baizik. Nor banakoa banako eta unibertsal bihurtzen du aldi berean; unibertsoa ezin ezagut daiteke norberaren ezagueratik abiatuta ez bada, makrokosmosaren irudia baita, izan ere, gizona.
 
[[Egozentrismo]] horrek Fichterena gogoratzen du neurri handi batean: Nia da egiaz existitzen den errealitate bakarra, ez baita oharpena duzuna beste objekturik. Zeu zara zure objektu bakarra. Horregatik, hain zuzen, Nia baizik ez da erreala, Nia da Absolutua, eta olerkiak, hain zuzen, esperientzia hori sentiarazteko, komunikatzeko balio dezake, arimaren irudikapena eta barne-mundu osoaren irudikapen betea denez. Olerkaria arima eta unibertsoa, bi-biak da batean.
 
Egozentrismo erromantiko horrek [[Immanuel Kant|Kanten]] filosofian eta idealismo transzendentalean ditu erroak. Kantek gizonaren baitara aldatu zuen filosofiaren muina, eta sentimenduari leku handia eman zion ezaguera bide gisa. Shellingen filosofiak izate osoa gizonera mugatzen eta ate guztiak ixten zizkion filosofiari; kanporako ateak zabaldu zizkion ezagutza oro norbere ispilu izatera urritzen zuen filosofiari. Bada mundu bat, kanpoan, barne-munduaren (Niaren) aurkakoa. Senak egiten du Bataren (Niaren) eta Guztiaren (Izadiaren) arteko sintesia.
154.132

edits