Canaletto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
12. lerroa:
Hainbat lan egin zuen [[Europa]]ko bildumazaleentzat, ingelesentzat bereziki, eta horrek eraman zuen [[Ingalaterra]]ko eta, batez ere, [[Londres]]ko ikuspegiak margotzera. Maisutasun handiz islatu zituen arkitektura-osagaiak, argi-itzalen arteko kontrastea eta lainoen eta lanbroaren efektuak. Obra aipagarriak ditu ''Veneziako lau ikuspegiak'' (1725-1726; Pillow bilduma, Montreal), ''[[San Marko plaza]]ren ikuspegiak'' (1726-1727; Windsor-eko gaztelua), ''Carita Eliza San Vitalko marmol-lantegitik'' (National Gallery, Londres), ''Ubide Handia Rialto inguruan'' eta ''Eskaleen ibaia'' (Crespi bilduma, Milan), eta abar.
 
[[Fitxategi:Canal,Il GiovanniRitorno Antoniodel (Canaletto)Bucintoro -al Returnmolo ofnel thegiorno Bucentorodell'Ascensione to(c.1738) theCanaletto Molo- onWells-Next-The-Sea, AscensionThe Day,Earl c.of 1733-4.Leicester Royaland CollectionTrustees of the BuckinghamHolkham PalaceEstate.jpg|thumb|400 px|alt=''Bucintoro Molora bueltan Igokunde Egunean'', Canaletto|''Bucintoro Molora bueltan Igokunde Egunean'', Canaletto]]
 
1730 ingurutik aurrera, ikuspegi idealak alde batera utzi, eta ikuspegi errealak egiten hasi zen batez ere. Argitasunari dagokionez, irudi argiagoak margotu zituen. Orduan erdietsi zuen Canalettok bere lorpen handienetakotzat hartu den ''argi fenomenologikoa'': errealitatea ahalik eta xehetasun handienaz islatzeko argi egokia. Berezitasuna zuen, orobat, ''kamera optikoa'' erabili izana espazioaren errealitatea islatzeko eta ahalik eta margolan arrazional eta objektiboenak egiteko. Teknika horrekin leiar batek irudia proiektatzen du beira esmerilezko pantaila batean, eta margolana egiteko oinarri gisa erabiltzen da irudi hori. Horretaz gainera, formula zientifikoak erabili zituen irudiak eta arkitektura-osagaiak marrazteko.