Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Orioiluntzean.jpg|thumb|231x231px|Orioko Udalak Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa egin zion Hirigintza Plan Orokorrari (Orio.eus)]]
Eragin Linguistikoaren Ebaluazioaren helburua da lurralde-eremu (auzo, herri, hiri, eskualde) jakin bateko proiektu eta jarduera pribatu zein publikoek bertako errealitate linguistikoan izan ditzaketen balizko eraginak aurreikustea, identifikatzea eta ebaluatzea. Beste modu batera esanda, ELEk neurtzen du hirigintza proiektuek, turismokoek edota jarduera sozioekonomikoari lotutako aldaketek, esate baterako, dagokien guneetako hizkuntzaren ezagutzan eta erabileran izango duten eragina. Horrez gain, euskararen eta euskal hiztun elkartearen egoerari kalterik eginez gero, horiek murrizteko eta aurre hartzeko neurriak proposatzen dituen tresna ere bada.
 
9 ⟶ 10 lerroa:
 
== Lege babesa ==
[[Fitxategi:Lakua20160914.jpg|alt=euskara|thumb|392x392px|Unai Fernandez de Betoño arkitektoa, Josu Labaka UEMAko lehendakaria eta Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia, Eusko Jarularitzara ELEren inguruan bilera bat egitera joanda (UEMA)]]
[[Gipuzkoako Foru Aldundia]]<nowiki/>k eta [[Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea|UEMA]]<nowiki/>k 2014an abian jarritako proiektua da Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa. UEMAk kezka berezia zuen [[Arnasgune|arnasguneekin]]. Izan ere, udalerri horietako asko hauskorrak dira soziolinguistikoki, eta ikusi izan da hirigintza proiektuek asko eragin dutela haietan<ref>{{Cite web|url=https://www.argia.eus/argia-astekaria/2410/hizkuntza-eta-lurralde-antolaketa|izenburua=Zer gertatzen da herri euskaldunean mila etxe eraikiz gero?|sartze-data=2019-06-28|egunkaria=|aldizkaria=Argia|abizena=Irureta|izena=Onintza|egile-lotura=|hizkuntza=Euskara|formatua=}}</ref>. Bi erakunde horiek eginiko bideari jarraiki, 2016an, EAEko Udal Legea (2/2016 LEGEA, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei Buruzkoa) onartu zuten, Eusko Jaurlaritzako legebiltzarrean, EAJ eta EH Bilduren botoekin. Bertan, 7.7 puntuan, aipatzen da udalerrietako errealitate soziolinguistikoan eragina izango duten proiektuak berariaz aztertu beharko direla ELErekin<ref>{{Cite web|url=http://www.uema.eus/wp-content/uploads/2018/09/Berria-%C2%B7-Udal-legearen-garapena.pdf|izenburua=EAEko hirigintza proiektuek aztertu egin beharko dute hizkuntza eragina|sartze-data=2019/06/28|egunkaria=Berria|aldizkaria=|abizena=Goikoetxea|izena=Garikoitz|egile-lotura=|hizkuntza=Euskara|formatua=PDF}}</ref>. Honelaxe dago jasota lege horretan:<blockquote>Udal euskaldunetako egoera soziolinguistikoan eragina izan dezaketen proiektu edo plangintzak onesteko prozeduran, ekimen horiek euskararen erabileraren normalizazioari dagokionez izan lezaketen inpaktua ebaluatuko da, eta ebaluazio horren emaitzen arabera egoki irizten zaizkien neurriak proposatuko dira<ref>{{Cite web|url=http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/eli/es-pv/l/2016/04/07/2/dof/eus/html/|izenburua=2/2016 LEGEA, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.|sartze-data=2019/06/28|egunkaria=euskadi.eus|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=Euskara|formatua=PDF}}</ref>.</blockquote>