«Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
Eragin Linguistikoaren Ebaluazioaren helburua da lurralde-eremu (auzo, herri, hiri, eskualde) jakin bateko proiektu eta jarduera pribatu zein publikoek bertako errealitate linguistikoan izan ditzaketen balizko eraginak aurreikustea, identifikatzea eta ebaluatzea. Beste modu batera esanda, ELEk neurtzen du hirigintza proiektuek, turismokoek edota jarduera sozioekonomikoari lotutako aldaketek, esate baterako, dagokien guneetako hizkuntzaren ezagutzan eta erabileran izango duten eragina. Horrez gain, euskararen eta euskal hiztun elkartearen egoerari kalterik eginez gero, horiek murrizteko eta aurre hartzeko neurriak proposatzen dituen tresna ere bada.
 
Xede horretan, elkar hartuta joan beharko dute ikuspegi teknikoak, politikoak, juridikoak eta sozialak. Izan ere, Eragin linguistikoa ebaluatzeko tresna sortze hutsak ez du tresnaren bidez lortu nahi dena lortzeko biderik emango. Eragin linguistikoaren ebaluazioak adostasun politikoak, babes juridikoa eta sozioala ezinbestekoak ditu, benetan, horren helburuz proiektu eta jarduera pribatu zein publikoek euskarari kalterik ez egitea lortuko badugu.
25

edits