Isabel Allende: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
4. lerroa:
 
== Biografia laburra ==
Jatorriz txiletarra bada ere, Perun jaio zen, bere aita [[Tomas Allende]] han baitzen enbaxadore, eta [[1953]]tik Txilen bizi izan zen. Kazetaritza ikasketak egin zituen eta hainbat aldizkarirentzat lan egin, tartean, ''[[Paula]]'' aldizkarirako. 1960tik 1965era [[FAO]]rentzat, [[Nazio Batuen Erakundea]]ren gosearen aurkako erakundearentzat lan egin zuen. 1962an, Miguel Fríasekin ezkondu zen. Bi seme-alaba izan zituen harekin: Paula (28 urterekin hila, [[porfiriarenporfiria]]ren biktima), eta Nicolás. Alabaren heriotzagatik etsita, ''Isabel Allende fundazioa'' sortu zuen, baliabide gabeko emakume eta haurrei laguntzeko.
 
1973an, Txileko presidente [[Salvador Allende]] (osaba zuen) hil zen, [[Augusto Pinochet|Pinochet]] jeneralak egindako estatu kolpearen ondorioz, eta Isabel eta familia [[Venezuela]]ra erbesteratu ziren. Han Caracasen finkatu ziren, eta Isabel buru belarri murgildu zen bere idazle lanean.