«Arnasgune»: berrikuspenen arteko aldeak

1.498 bytes added ,  Duela 1 urte
ez dago edizio laburpenik
 
Gaur egun, politikoki eta sozialki onartuta dago beharrezkoa dela euskararen arnasguneak babestea eta garatzea. Hain zuzen, arnasguneak oinarri dituen erakunde bat dago Hego Euskal Herrian: [[Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea|UEMA]]. Udalderri Euskaldunen Mankomunitateak 86 udalerri biltzen ditu, eta arnasguneetan hizkuntza mantentzeko zein zabaltzeko lan egiten du, udalei zein udalez kanpoko zerbitzuei begira (hezkuntza, aisialdia, merkataritza, turismoa...).
 
== Arnasguneen ezaugarriak ==
Ez dago marra zehatz bat adierazteko zein diren arnasguneak eta udalerri euskaldunak, baina hainbat datuk lagundu dezakete bereizketan: ezagutza zein erabilera %80 inguruan dituztenak izan ohi dira, oro har, arnasguneak. Hortik beherako zifretan, udalerri euskaldunak izan arren, agian, ez da horren erraza erabat euskaraz bizitzeko ohitura duten udalerriak aurkitzea. Arnasguneek honako ezaugarri bereiziak dituzte:
 
* '''Transmisioa:''' Arnasguneetan, belaunaldiz belaunaldi transmititu da hizkuntza, gurasoetatik seme-alabetara, modu naturalean. Bizilagunen lehen hizkuntza euskara izan ohi da, eta erabat naturala da beraientzat euskaraz bizitzea eta izatea. Oso faktore garrantzitsua da hori, hizkuntzak iraungo badu.
* '''Indarra:''' Bizi-bizirik dago euskara arnasguneetan; hizkuntza "normala" da, eta egunero berritzen ari da. Garai eta ohitura berrietara egokitzen da euskara arnasguneetan, bertako bizilagunek egoera guztietarako erabiltzen dutelako.
* '''Eredu izatearen garrantzia:''' Arnasguneetako herritarrak eredu izan daitezke euskararen normalkuntzan. Erakutsi dezakete posible dela euskaraz bizi den herria, eta posible dela bizitzako esparru guztiak euskaraz egitea: lagunartea, lana, bizitza sozial guztia... aldi berean, arnasguneetako instituzioak ere izan daitezke eredu, eta erakutsi dezakete euskara politikarako eta administraziorako hizkuntza ere badela. Gauza garrantzitsuen eta garrantzirik ez duten gauzen hizkuntza ere badela euskara.
 
== Arnasguneen garrantzia ==
25

edits