«Lankide:Ealbizu/Proba orria»: berrikuspenen arteko aldeak

Orriaren edukiaren ordez, «{{DISPLAYTITLE:Arnasgune}}<references /> Kategoria:Euskara Kategoria:Soziolinguistika» jarri da
(Orriaren edukiaren ordez, «{{DISPLAYTITLE:Arnasgune}}<references /> Kategoria:Euskara Kategoria:Soziolinguistika» jarri da)
 
{{DISPLAYTITLE:Arnasgune}}<references />
 
= Arnasgune =
[[Fitxategi:Berria-arnasgunea.jpg|thumb|369x369px|Azpeitia eta Usurbil UEMAko kide dira. (BERRIA.EUS)]]
Arnasgunea soziolinguistikako kontzeptu bat da. Estatu Batuetako [[Joshua Fishman]] soziolinguistaren ingelesezko ''breathing space'' kontzeptua euskarar ekarri zuen [[Mikel Zalbide]] hizkuntzalari eta soziolinguista donostiarrak. Arnasgune hitza erabiltzen da demografikoki euskal hiztun asko biltzen dituzten guneei buruz hitz egiteko. Arnasguneak irudikatzeko modurik errazena udalerri euskaldunetan pentsatzea da. Udalerri horietan euskara modu naturalean transmititzen da, eta bertako herritarrentzat gauza normala da euskaraz egitea beraien bizimodua. Zalbideren arabera, hizkuntza batek, iraungo badu, behar-beharrezkoak ditu arnasguneak, lasai eta beste hizkuntzen mehatxurik gabe sentitzeko inguruak. Dena den, arnasguneak ez dira udalerriak soilik. Udalerri erdaldun bateko kafe antzoki bat arnasgunea izan daiteke, bertako jardun guztia euskaraz egiten delako; edo ekintza konkretu bat arnasgunea izan daiteke, arau soziala euskara delako bertan, bertsolaritza, esaterako.
 
Gaur egun, politikoki eta sozialki onartuta dago beharrezkoa dela euskararen arnasguneak babestea eta garatzea. Hain zuzen, arnasguneak oinarri dituen erakunde bat dago Hego Euskal Herrian: [[Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea|UEMA]]. Udalderri Euskaldunen Mankomunitateak 86 udalerri biltzen ditu, eta arnasguneetan hizkuntza mantentzeko zein zabaltzeko lan egiten du, udalei zein udalez kanpoko zerbitzuei begira (hezkuntza, aisialdia, merkataritza, turismoa...).
 
== Arnasguneen garrantzia ==
[[Fitxategi:Amazonia-irudi-librea.jpg|thumb|Amazoniak ematen dio munduari oxigenoa.]]
Hizkuntza ekologiaren<ref>{{Cite web|url=http://www.soziolinguistika.eus/files/Belen%20Uranga_0.pdf|izenburua=Hizkuntza-ekologia. Ekologia biologia eta hizkuntza-ekologiaren arteko joan-etorriak.|sartze-data=2019-06-28|egunkaria=|aldizkaria=BAT Soziolinguistika Aldizkaria, 81. zenbakia|abizena=Uranga|izena=Belen|egile-lotura=|hizkuntza=Euskara|formatua=PDF}}</ref> marko teorikoan kokatzen da arnasguneen diskurtsoa. Esan ohi da [[Amazonia]] dela naturari arnasa ematen dion birika. Horregatik ondo zaindu beharreko ingurua da, haren galerak ekarriko lukeelako gainontzeko guztia arriskuan jartzea. Bada, udalerri euskaldunak dira euskararen Amazonia. Haietan garatzen, erabiltzen eta biziberritzen da hizkuntza modu naturalean, eta motore papera dute hizkuntzaren normalkuntza prozesuan, arnaguneetatik zabal daitekeelako euskara gainontzeko txokoetara. Beraz, euskarak iraungo badu, arnasguneak babestea eta zabaltzeko lan egitea beharrezkoa dela ulertzen da.
 
Ekologia, aniztasuna eta iraunkortasunaren diskurtsoak soliolinguistikara ekarri dira hizkuntza eskologian. Galtzeko arriskuan dagoena zaintzea da, azken finean, helburua. Balore etikoak errespetatzea eskatzen dute ekologia mota guztiek: aniztasuna, berdintasuna, elkartasuna. Natura zaintzeko saiakera egiten dugun bezala, hizkuntza gutxituak koka daitezke ikuspegi horretan. Galtzeko arriskuan dauden espezieek lege babesa dute, onartuta dagoelako munduari aberastasuna ematen diotela. Hizkuntzekin gauza bera gertatzen da. Hori da arnasguneen diskurtsoaren oinarria.
 
=== Ekologiatik hizkuntza ekologiara ===
[[Fitxategi:European-bear-irudiberrerabilgarria.jpg|thumb|Hartz arrea galtzeko arriskuan dagoen animalia espezie bat da.]]
Hartz arrearen 110 ale inguru gelditzen dira gaur egun, eta galtzeko zorian dago animalia espezie hori. Lehen, ugaria zen Mendikate Kantaurikoan eta Pirinioetan, baina beste espezie batek (gizakiak) lekua jan zion: ehizatuta eta haien bizitokia suntsituta. Gaur egun, erakundeek hartz arrea zaintzeko  honako neurriak hartzen dituzte, besteak beste:
 
* Bizirik dauden hartzak babestu eta ugaltzen lagundu.
* Haien ekosistema zaindu eta errespetatu.
* Herritarrak sentsibilizatu, hartzen garrantzia ikus dezaten.
 
Euskara ere galtzeko arriskuan dagoen hizkuntza bat da, beste hainbat hizkuntzen artean. Gainera, hartz arrea bezalaxe, euskara ez da hizkuntza gutxitua berez hala delako, haren aurkako neurriak hartu (izan) direlako baizik. Eremua eta funtzioak jan dizkiote euskarari urteetan.
 
Euskarak bizitzeko, ulertzeko eta ikusteko modu desberdin bat eskaintzen dio munduari, eta aberasgarria da Euskal Herriarentzat ez ezik, gizarte guztiarentzat. Hain zuzen, horregatik, animaliak, landareak eta ekosistemak zaintzeko neurriak hartzen diren bezala, UEMAk eta beste hainbat eragile politiko eta sozialek defenditzen dute erabat beharrezkoa eta zilegi dela arnasguneak babesteko eta zabaltzeko neurriak hartzea. Beti ere, modernitateari eta aldaketei lotutako guneak bezala.
 
== Bilakaera ==
Azken urteetako joerari erreparatuz gero, Euskal Herriko gune euskaldunenak erdalduntzen ari dira, eta arnasguneak arriskuan daude kasu askotan. Egia da azken urteetan lan handia egin dela euskararen normalkuntzan eta alfabetizazioan. Gero eta gehiago dira euskaraz dakiten pertsonak. Horrek ekarri du erabat erdalduna den udalerririk ez egotea, batik bat, EAEn. Ezagutzak, ordea, ez dakar berarekin erabilera, eta herri erdaldundak euskalduntzen ari diren bitartean, gune euskaldunenak erdalduntzen ari dira, homogeneizazio egoera batera hurbilduz. Ezagutza beherantz doa herri euskaldunetan, baina, batik bat, erabilera ari da jaisten: euskaraz egiteko hautua, alegia.
 
Hori azaltzeko hamaika faktore izenda daitezkeen arren, garbi dagoena da ez dagoela arrazoi bakar bat errealitate horren aurrean, eta esparru guztiek eragiten diotela euskararen egoerari: imigrazioak. hirigintza ereduak, egoera sozioekonomikoak, kultur ohiturak... Gune erdaldunak euskalduntzea joatea benetan pozgarria eta txalotzeko da, eta oraindik indar asko dago egiteko bide horretan; baina, UEMAren ustez, euskaldunei goian heldu behar zaie, haiek direlako gainontzekoen eredu.[[Fitxategi:Irudia-arnasguneak.png|thumb|344x344px|Joera orokorrak, ezagutzari eta erabilerari dagokionez. (UEMA)]]
 
==== Datuak: 1981-2011<ref>{{Cite web|url=http://www.soziolinguistika.eus/files/euskararen_bilakaera_soziolinguistikoa_eusk_1.pdf|izenburua=Euskararen bilakaera soziolinguistikoa: 1981-2011|sartze-data=2019-06-28|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=Iñaki Martinez de Luna, Xabier Erize, Mikel Zalbide|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=PDF|agitaratzailea=Soziolinguistika Klusterra}}</ref> ====
EUSTATen datuen arabera, 1981ean %90etik gorako '''euskararen ezagutza''' zuten 56 udalerri zeuden Araba, Bizkai eta Gipuzkoan (Nafarroako datuak ez daude udalerriz udalerri). 2011n, handik 30 urtera, 13 udalerrik soilik betetzen zuten ezaugarri hori.
 
'''Lehen hizkuntzari dagokionez,''' 1981ean, 56 udalerritan zuten ama hizkuntza euskara herritarren %90ek baino gehiagok. 2011n, berriz, ezaugarri hori udalerri batek soilik zuen, Abaltzisketak (Gipuzkoa).
 
'''Etxeko euskararen erabilerari dagokionez''', 34 udalerritan egiten zuten etxean euskaraz %90ek baino gehiagok 1981ean, eta 2011ean ez zegoen jada irizpide hori betetzen zuen udalerririk.
 
== Erreferentziak ==
<references />
[[Kategoria:Euskara]]
[[Kategoria:Soziolinguistika]]
25

edits