Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
zuzenketak
55. lerroa:
* '''Indarra:''' Bizi-bizirik dago euskara arnasguneetan; hizkuntza "normala" da, eta egunero berritzen ari da. Garai eta ohitura berrietara egokitzen da euskara arnasguneetan, bertako bizilagunek egoera guztietarako erabiltzen dutelako.
* '''Eredu izatearen garrantzia:''' Arnasguneetako herritarrak eredu izan daitezke euskararen normalkuntzan. Erakutsi dezakete posible dela euskaraz bizi den herria, eta posible dela bizitzako esparru guztiak euskaraz egitea: lagunartea, lana, bizitza sozial guztia... aldi berean, arnasguneetako instituzioak ere izan daitezke eredu, eta erakutsi dezakete euskara politikarako eta administraziorako hizkuntza ere badela. Gauza garrantzitsuen eta garrantzirik ez duten gauzen hizkuntza ere badela euskara.
 
== Historia ==
[[2014]]ko [[abenduaren 15]]ean, [[Carlos de Urquijo|Carlos Urquijok]] Uemako beste sei udal salatu zituen, aktak [[euskara]]z bidaltzeagatik. Babesa eskatu zuen Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, euskararen aurkako beste «eraso» bat zelakoan. Egoera horretan, [[abenduaren 16]]an, [[Hakoba]]ren bilera egon zen gaia aztertzeko<ref>Arantxa Iraola, [http://www.berria.eus/paperekoa/1777/010/001/2014-12-16/urkijok_uemako_beste_sei_udalen_aurka_jo_du_aktak_euskaraz_bidaltzea_egotzita.htm «Urkijok Uemako beste sei udalen aurka jo du, aktak euskaraz bidaltzea egotzita»], ''Berria'', 2014-12-16</ref>.
 
[[Abenduaren 16]]an, [[Eusko Jaurlaritza]]rengandik hurbilago nahi zuen egon Uemak Urkijoren «erasoen» ondorioz. Udal aktak [[euskara]]z bidaltzea legezkoa zela adierazten zuen txosten bat egin zien gobernuak, baina horrelako gehiago nahi zituzten udalerri euskaldunek<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/2312/013/001/2014-12-17/eusko_jaurlaritza_gertuago_nahi_du_uemak_urkijoren_erasoen_harira.htm «Eusko Jaurlaritza gertuago nahi du Uemak Urkijoren «erasoen» harira»], ''Berria'', 2014-12-17</ref>.
 
[[2015]]eko [[urtarrilaren 13]]an, Amezketa, Beizama, Elgeta, Gaintza, Oiartzun, Oñati eta Usurbilgo udalak auzitara eramateko asmoa zegoela adierazi zuen Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, helegiteak agiriak [[euskara]]z bidaltzeagatik<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/107053/beste_zazpi_udalerrik_jaso_dituzte_helegiteak_agiriak_euskaraz_bidaltzeagatik.htm «Beste zazpi udalerrik jaso dituzte helegiteak agiriak euskaraz bidaltzeagatik»], ''Berria'', 2015-01-13</ref>.
 
== Udalerriak ==