Txernobylgo hondamendia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t hizkuntza-zuzentasuna
zuzentasuna, estiloa
156. lerroa:
* Kutsatutako hiru eremu nagusiak edo zesio-137aren 1 Ci/km² baino maila handiagoa dutenak Bielorrusian, Errusiar Federazioan eta Ukrainan daude, eta Erdialdea, Gomel-Mogilev-Bryansk eta Kaluga-Tula-Orel dute izena. 150.000 km²-ko lurraldea da eta bertan 5 milioi lagun inguru bizi dira.
* Askatutako erradionukleidoen arrastoak neurtu ahal izan ziren [[ipar hemisferio]]ko lurralde guztietan.
* Ez dago ebidentziarik (umeengan egondakoizan den tiroideko minbiziaren gorakada nabarmena kenduta), istripua gertatu eta 14 urte geroago, osasun publikoarengan erradiazioekin zerikusirik duen eragin garrantzitsurik gertatu dela esateko.
* Ez da hauteman erradiazioak jaso izanari egotzi dakiokeen minbiziaren batez besteko eraginaren edo hilkortasunaren gorakadarik. Hala ere, tumore solido batzuek 10 bat urte behar dituzte sortzeko. Beraz, txostena idatzi zenean goizegi zen oraindik tumoreak detektatu ahal izateko.
* Ez da ikusi leuzemia arriskua, erradiazioa jasatearen adierazle sentikorrenetako bat, igo denik. Ezta eraginpeko langileengan edo haurrengan ere.
192. lerroa:
TORCH 2006 txostenak kalkulatzen duenez, Txernobylgo iodo-131ren erdia baino gehiago (tiroideko minbiziaren arriskua handiagotzen duena) Sobietar Batasun ohitik kanpora erori zen. [[Txekia|Txekiar Errepublikan]] eta Erresuma Batuan tiroideko minbizien balizko ugaritzea aipatu da, baina minbizi mota honen eragina Europan aztertzeko gehiago ikertu behar da. Txostenak 30.000tik 60.000ra bitartera hildako iragartzen ditu hondamendiak eragindako minbiziagatik bakarrik. Gainera, erabilitako arrisku-faktorearen arabera aurreikuspenak nabarmen alda daitezkeela ohartarazten du; Bielorrusian bakarrik, tiroideko minbiziaren 18.000 eta 66.000 bitarte kasu gehiago iragartzen ditu arrisku-faktorearen arabera.
 
Txostenak dio, gainera, gaixotasun askok hain inkubazio-aldi luzeak dituztenez oso zaila dela kalkulu zehatzak egitea istriputik 20 urte besterik igaro ez direnean. Adibidez, [[tumore]] solido gehienak agente minbizi-sortzailea jaso eta 20tik 60 urte bitartera ager daitezke. 2006an, istriputik 20 urtera, tumore solidoak %40an ugaritu dira batez beste Bielorrusian, eta igoerarik handienak eremu kutsatuenetan izan dira. Txernobylgo Foroaren 2005eko txostena ere aipatzen da. Bertan, 45 urtetik beherako emakumeengan menopausiaren aurreko bularreko minbizi kasuak ugaritu direnaren aurretikodiren frogak agertzen dira.
 
Bestalde, begi-lausoen eta gaixotasun kardiobaskularren gehikuntzak ere hondamendiarekin lotuta daudela esaten du txostenak.
200. lerroa:
 
==== Greenpeace-en 2006ko txostena ====
Txernobylgo Foroaren txostenari erantzuteko, [[Greenpeace]]-ek txosten bat eskatu zion mundu osoko 52 zientzialarik osatutako talde bati. Txosten honetan kalkulatzen denez, Txernobylgo prezipitazio erradioaktiboek 270.000 minbizi kasu inguru eragingo dituzte, eta baliteke horietatik 93.000k heriotza eragitea. Baina gainera, duela gutxi ergitaratutakoargitaratutako zenbakiek diotenez, Bielorrusian, Errusian eta Ukrainan bakarrik hondamendia 200.000 hildakoren eragilea izan omen daiteke 1990 eta 2004 bitarteko aldian<ref>{{en}} [http://www.greenpeace.org/international/news/chernobyl-deaths-180406 Txernobylgo hildakoen kopurua lotsagarriro gutxietsi zen], Greenpeace, 2006.</ref>. Blake Lee-Harwood, Greenpeace-eko kanpainen zuzendariak ondorengoa uste du: hildakoen kopuru osoaren ia erdiak minbiziarengatik izango direla; eta [[heste]]etako arazoek, bihotzekoek eta [[zirkulazio-aparatu]]koek, arnasketa-arazoek, [[sistema endokrino]]koek, eta batez ere [[immunitate-sistema|sistema immunologikoko]] arazoek ere hildako asko eragingo dituztela.
 
* {{en}} [http://www.greenpeace.org/raw/content/international/press/reports/chernobylhealthreport.pdf Txosten osoa]