Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Arnasguneak eta udalerri euskaldunak zatia gehitu dut
No edit summary
48. lerroa:
'''Etxeko euskararen erabilerari dagokionez''', 34 udalerritan egiten zuten etxean euskaraz %90ek baino gehiagok 1981ean, eta 2011ean ez zegoen jada irizpide hori betetzen zuen udalerririk.
 
==== Arnasguneak eta udalerri euskaldunak ====
Bere ibilbidean zehar, UEMAk ikusi du udalerri euskaldun guztiak ez direla euskararen arnasgune, eta horregatik udalerri batzuek eta besteek plangintza desberdinak behar dituztela hizkuntzaren normalizazioan aurrera egiteko. Ez dago marra zehatz bat adierazteko zein diren arnasguneak eta udalerri euskaldunak, baina hainbat datuk lagundu dezakete bereizketan: ezagutza zein erabilera %80 inguruan dituztenak izan ohi dira, oro har, arnasguneak. Hortik beherako zifretan, udalerri euskaldunak izan arren, agian, ez da horren erraza erabat euskaraz bizitzeko ohitura duten udalerriak aurkitzea. Arnasguneek honako ezaugarri bereiziak dituzte: