Gaztelako Koroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
30. lerroa:
'''Gaztelako Koroa''' ({{lang-es|Corona de Castilla}}; {{lang-la|Corona Castellae}}), entitate historiko gisa, [[1230]]an sortu zen behin betiko, [[Fernando III.a Gaztelakoa]]k Leongo Erresuma inbaditu zuenean. Egile batzuen iritziz, hala ere, bi lurraldeen Gorteek bat egin zutenean hitz egin daiteke Gaztelako Koroaz, hamarkada batzuk geroago. 1230ean, Fernando III.ak Leongo errege koroatu zuen bere burua. Bertan, [[Toledoko Erresuma]] eta [[Leongo Erresuma]] ([[Galiziako Erresuma|Galiziakoa]] barne) sartzen ziren.
 
[[Bizkaia]], Gipuzkoa eta [[Arabako historia|Araba]] euskal lurraldeak ere Gaztelako Koroan sartu ziren, XIII. mendearen hasieran konkistatuak izan ondoren. Bizkaiak jaurerri izaten jarraitusegitu zuen; Gipuzkoa eta Araba probintzia bihurtu ziren. [[Errege-erregina Katolikoak|Errege-erregina Katolikoen]] [[Granadako Gerra|1492ko konkistaren]] ondoren, aurreko [[Granadako Erresuma]]k izena gorde zuen, eta erresuma jiteko lurralde berria Gaztelako Koroan sartu zuten. Granadari [[Nafarroako Erresuma]]k jarraitu zion, [[Nafarroako konkista|1512an konkistatua]] izan baitzen. Nafarroak erresuma estatusari eutsi zion, baina Gaztelako Koroaren barnean, 1515ean hari atxikia izan ondoren.
 
XVII. mendearen amaieraz geroztik, Gaztelak galdu egin zuen berezko zituen erakundeen funtzionaltasuna, adibidez, [[Gaztelako Gorteak|Gaztelako Gorteena]]: ez ziren biltzen gehiago. Filipe V.a Borboikoaren etorreraz, berretsi egin zen absolutismorako joera, koroan zentratua, eta Gaztelako Koroari, gainera, Aragoiko Koroa atxiki zitzaion, azken horiek (Katalunia barne) [[Espainiako Ondorengotza Gerra|gerra galdu ondoren]].