The Black Dahlia (filma): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{film infotaula automatikoa}} '''''The Black Dahlia''''' (euskaraz ''Dalia Beltza''), 2006ko Brian De Palma estatubatuar zinema zuzendariaren thriller zine...»
(Ez dago alderik)

10:56, 26 ekaina 2019ko berrikusketa

Txantiloi:Film infotaula automatikoa The Black Dahlia (euskaraz Dalia Beltza), 2006ko Brian De Palma estatubatuar zinema zuzendariaren thriller neo noir film bat da. James Ellroy estatubatuar idazlearen 1987ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago, eta era berean eleberria 1947an jazotako Elizabeth Short emakumearen hilketan. Josh Hartnett, Scarlett Johansson, Aaron Eckhart, Hilary Swank, Mia Kirshner, Mike Starr eta Fiona Shaw aktoreek antzeztu zuten.

2006ko Veneziako Zinemaldian estreinatu zen, eta Argazkigintza onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen (Vilmos Zsigmond).

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1947, Los Angeles. Orube batean Elizabeth Short (Mia Kirshner) emakume gaztearen gorpua zatikatua topatua izan ondoren, mediku forentseak hil aurretik hainbat egunez torturatua izan zela zehaztu du. Prentsak emakumeak zeraman jantzi beltzaren ondorioz "Dalia Beltza" ezizena ipini dio. Adiskideak eta boxeolari ohiak diren Bucky Bleichert (Josh Hartnett) eta Lee Blanchard (Aaron Eckhart) poliziek kasua ikertzeko ardura jaso dute. Biek gauza amankomun bat dute: Kay Lake (Scarlett Johansson) misteriotsuaz maiteminduak daude, gangster baten neskaladun ohia.

Aktoreak

Kanpo loturak