Berria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
47. lerroa:
 
== Edizioak eta atalak ==
[[2003]]tik aurrera, ''[[Euskaldunon Egunkaria]]'' itxi ondoren, enpresa hartako langile izandakoek [[Euskarazko Komunikazio Taldea|Euskarazko Komunikazio Taldea S.A.]] (EKT) sortu zuten, euskarazko egunkari nazional berria sortzearren eta eskualdez eskualde tokian tokiko herri egunkariak sustatzearren.
 
Ildo horretan, [[Euskarazko Komunikazio Taldea|EKTren]] baitako [[Bertako Hedabideak S.L|Bertako Hedabideak S.L.]] enpresak eraginda, hainbat eskualdetan ''[[Hitza (egunkaria)|Hitza]]'' egunkariak sortu dira 2003az geroztik, tokian tokiko euskara elkarteen eta gizarte eragileen laguntzarekin: ''[[Tolosaldeko Hitza]], [[Oarso Bidasoko Hitza]], [[Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza]], [[Urola Kostako Hitza]], [[Goierriko Hitza]], [[Irutxuloko Hitza]]'' eta ''[[Busturialdeko Hitza]]''. Gerora, [[2010]]ean, herrialde eta lurraldekako [[Hitza (egunkaria)|''Hitzak'']] jarri zituzten abian: ''Gipuzkoako Hitza, Bizkaiko Hitza, Iparraldeko Hitza, Nafarroako Hitza'' eta ''Arabako Hitza''. Azken horrek [[2016|2016ko]] urtarrilean [[Alea (aldizkaria)|''Arabako Alea'']] aldizkariarekin bat egin zuen, eta ''Alea.eus'' proiektua jarri zuten abian.
 
Hartara, [[Euskal Herria|Euskal Herri]] osoarentzat ''BerriakBerria''k edizio bakarra egiten duen arren, esan daiteke tokian tokiko edizioak ere badituela. Tokiko edizio hauen webguneetarako lotura dago Berriaren''Berria''ren webgunean bertan, eta, lotura digitalaz gain, [[Ostiral|ostiraleko]] paperezko ''BerriarekinBerria''rekin batera ere banatzen dira edizio hauek, lurraldeko astekari gisa.
 
Lurraldeko astekariez gain, ''Berria-''k bere edizio bakoitzaren baitan atal bereziak argitaratzen ditu: astearteetan, ''Tantoa'', asteburuan izandako kirol ekitaldiei buruzkoa; larunbatetan, ''Mantagorri'' gehigarria eta ''Bizigiro'' atala, lehena umeentzat bideratuta eta bigarrena bizitza estiloari buruzkoa; eta igandeetako edizio berezian, ''Nasan'', kulturari buruzkoa.
 
== Enpresa egitura ==