Erdi Aroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
20. lerroa:
Bilakaera hau motela izan zen ([[V. mendea|V. mendetik]] [[XIII. mendea|XIII. mendera]]), dena den, eta oztopo andana gainditu behar izan zituen. Lehenik eta behin, Elizako dogmak kontzilioetan finkatzen ziren, eta, horretarako, denbora igarotzea beharrezkoa zen. Izan ere, zenbait dogma ez onartzerakoan, [[heresia]]k sortzen ziren, Elizaren ustetan, desagertu beharrekoak, onartutako sinesmen aitormena nagusi zedin. Horietako bat [[bisigodo]]en [[arrianismo]]a izan zen, zeinek [[Iberiar penintsula]]n [[VII. mendea|VII. mendera]] arte iraun zuen.
 
Horretaz gain, Bizantzioko Elizaren gainean gailendu behar izan zuen Erromako Elizak. [[Erromatar Inperioaren gainbehera|Mendebaldeko Erromatar Inperioaren desagerpenarekin]], askoz boteretsuago suertatu zen [[bizantziar Inperioa|zutik zirauen Inperioaren]] hiriburuko eliza, Bizantziokoa hain zuzen ere; eta ez zen Erromarenganako mendekotasunik onartzeko prest agertu. Onartzekotan, berdinen arteko maila handixegoa aitortuko zion Erromari. Nolanahi ere, bizantziarren [[Bizantzioko eztabaida ikonoklasta|ikonoklasiaren krisialdiarekin]] ([[726]]-[[843]]), Erromako elizak gero eta autoritate gehiago lortu zuen ekialdekoen aurrean. [[Zisma Nagusia|Ekialdeko Zisma]] gertatzerakoan ([[1054]]an Erromako Aita Santuak eta Bizantzioko Patriarkak elkar eskumikatu zuten) norbanakoen aginte-eremua argi ezarri zen.
 
Hori bezain garrantzitsua [[liturgia]] bakarra ezartzeko auzia da. Izan ere, tokian tokiko elizak bere usadioak zituen ekitaldi kristauak ospatzerakoan. [[Irlanda]]ko liturgiak [[Pazkoa]] beste data batean kokatzen zuen, eta [[Britainia Handia]]n ere eragin handia izan zuen [[Whitbyko sinodo]]ra arte ([[664]]). Kristautasuna hedatu ahala (batik bat erresuma anglo-saxoietan eta [[frankoak|frankoen]] artean), Erroma saiatu zen Elizako ohitura orok bat egin zezan, besteak beste, bere nagusitasuna bermatzeko.
117. lerroa:
Beste aldetik, [[Erdialdeko Asia]]tik ere hainbat herri iritsi zen Europaraino. [[Balkanak|Balkanetara]], [[bulgaria]]rrak etorri ziren. Zonalde horretan, aurreko mendeetan emeki-emeki zabaldu ziren [[eslaviar hizkuntzak|eslaboak]] botere-hutsuneaz baliatuta. [[Hungaria]]rrak [[Erdialdeko Europa]]ra [[IX. mendea]]ren amaieran iritsi ziren. Hortik, ingurunea arpilatu zuten harik eta Oton I.ak [[955]]ean garaitu zituen.
 
=== Islamaren hedapena (632-750632–750) ===
[[Fitxategi:Map of expansion of Caliphate.svg|thumb|250px|Musulmanen hedapena 632tik 750ra.]]
{{sakontzeko|Musulmanen konkistak}}
147. lerroa:
Justinianoren ondorengo batzuek, [[Maurizio]]k eta [[Heraklio]]k [[avarar]]ren, [[bulgariar]]ren eta [[eslaviar]]ren inbasioei eutsi behar izan zieten. Konstantinoplak, garaiko Europako hiririk handienak, [[persiera|persiarren]] eta avararren setioa pairatu behar izan zuen [[626]]an. Persiarren arriskua gainditu zuen Herakliok, haien hiriburua hartuta eta haien monarka erailda. Nolanahi ere, Heraklio oraindik ere bizirik zegoen arabiarren izugarrizko hedapena ikusteko. Ehun urte baino epe laburragoan, [[Siria]], [[Palestina]], [[Egipto]] eta [[Iparraldeko Afrika]] bereganatu zituzten erraztasun txundigarriaz. Izan ere, erlijioaren aldetik zegoen batasun ezak ([[heresia]] andana sortu ziren, [[monofisismo]]a eta [[nestorianismo]]a nabarmenak izanik) erraztu zuen [[musulman]] bihurtzeko prozesua.
 
Inperioa oso ahulduta suertatu zen, nahiz eta Heraklioren ondorengoek Konstantinopla salbon utzi zuten bi arabiar setioetatik ([[674]]-[[677]] eta [[717]]). [[VIII. mendea|VIII.]] eta [[IX. mendea|IX. mendeetan]] inperioa [[Ikonoklasiaren Auzia]]k suntsitu zuen, gorteko alderdien ezberdinen arteko borrokek areagotuta. [[Bulgariar]]rak eta [[eslaviar]]rak gatazka horietaz probestu ziren [[Iliria]], [[Trazia]] eta [[Grezia]] bera inbaditzeko.
 
Mehatxu hauei aurre egiteko, administrazio-sistema berria abian jarri zen. Tokian tokiko administrazio zibila zein militarra jeneral baten esku utzi ziren. Dena den, mazedoniar leinuaren eskutik ([[867]]) baino ez ziren arazo horiek gainditu, beste urrezko aro bati hasiera emanez. [[Fokas|Nizeforo Fokas]] gisako jeneral arrakastatsuei esker mugak hedatu ziren, eta [[Leon VI.a]] eta [[Konstantino VII.a]] gisako enperadoreekin kultura loratu zen berriro Konstantinoplan.
219. lerroa:
Eliza Katolikoen arazoak konpondu nahian, barnetik erreformatzeko hainbat mugimenduak sortu ziren. Horietako bat [[Oxfordeko Unibertsitatea|Oxfordeko Unibertsitateko]] irakasle [[John Wyclif]]ena ([[1325]] inguru - [[1384]]) izan zen. Wyclifek adierazi zuen [[Biblia]] baino beste autoritate-iturririk ez zegoela erlijio auziei zegokienez. Halaber, [[transubstantziazio]], [[zelibato]] edo [[indulgentzia|indulgentzien]] aurka mintzatu zen. [[Ingalaterra]]n jarraitzaleak, [[lolardarrak]] izenekoak, lortu arren, azkenean bertan behera geratu zen mugimendua.
 
[[Jan Hus]] ([[1369]]-[[1415]]) [[txekia]]rraren irakaspenak John Wyclifenetan oinarrituta zeuden. Nolanahi ere, haren jarraitzaileek, [[hustar]]rek, lolardarrek baino eragin politiko handiagoa izan zuten. Itzala handia eskuratu zuen Husek [[Bohemia]]n, eta [[1415]]ean heresiarengatik erre zutenean, matxinada eta [[Hustar gerrak]] piztu ziren.
 
Horrek guztiak eragin zuen elizarekiko nahigabea [[XVI. mendea|XVI. mendeko]] [[Martin Luther]]ren [[erreforma protestantea|erreformaren]] aurrekari eta eragile nagusienetakoa izan zen.
226. lerroa:
 
* [[330]]an [[Konstantinopla]] fundatu zuen [[Konstantino]] [[erromatar enperadoreen zerrenda|enperadoreak]].
* [[378]] [[Bisigodo]]ek lehen aldiz erromatar armada garaitu zuten [[Adrianopolisko gudua]]n.
* [[395]] [[Erromatar Inperioa]] betiko erdibiturik geratu zen.
* [[406]] Hainbat [[antzinako germaniarrak|germaniar tribuk]] [[Rhin]] ibaia zeharkatu zuten.
* [[410]] [[Bisigodo]]ek [[Erroma]] arpilatu zuten.
* [[451]] Erromatarrek eta bere aldeko germaniarrek [[Atila]] eta [[huno]]ak garaitu zituzten [[Katalauniako Zelaietako Gudua|Chalonseko guduan]].
* [[476]] [[Mendebaldeko Erromatar Inperioa|Mendebaldeko]] azken enperadorea, [[Romulo Augustulo|Romulo Agustulo]], boteretik kendu zuen [[Odoakro]] buruzagi germaniarrak.
* [[496]] [[Tolbiaceko gudua]]ren ondorioz, [[Klovis I.a|Klovis]] eta [[frankoak]] [[kristautasun|kristau]] bihurtu ziren.
* [[507]] [[Klovis I.a|Klovisek]] [[bisigodo]]ak gailendu zituen [[Vouilléko gudua]]n.
* [[527]]an [[Justiniano I.a|Justinianus I]]. erregeak hasi zuen agintaldia, Erromako ekialdeko inperioko buruzagi gorena izan zenak.
* [[547]] [[Benedikto Nursiakoa]] hil zen.
* [[570]] [[Mahoma|Muhammad]] jaio zen.
* [[590]]-[[604]] Gregorio I.a Aita Santuaren agintaldia.
* [[597]] [[Kolunba Ionakoa|San Kolunba]] hil zen.
* [[615]] [[San Kolunbano]] hil zen.
* [[632]] [[Mahoma|Muhammad]] hil zen.
* [[636]] [[Isidoro Sibiliakoa|Sevillako San Isidoro]] hil zen.
* [[681]] Bulgariako Lehen Inperioa ezarri zen.
* [[711]] [[Guadaleteko gudua]]ren ondorioz [[musulman]]ek [[Iberiar penintsula]]ren bereganatzeari ekin zioten ([[718]]rako amaituta).
* [[730]] [[Ikonoklasiaren auzia]] hasi zen [[Bizantziar Inperioa]]n.
* [[732]] [[Karlos Martel]]ek musulmanak [[Poitiersko gudua|Tourseko guduan]] garaitu zituen.
* [[735]] [[Beda]] hil zen.
* [[751]] [[Pepin Laburra]]k frankoen erregetza eskuratu zuen.
* [[754]] [[San Bonifazio]] hil zen.
* [[768]] [[Karlomagno|Karlos Handia]] frankoen errege bihurtu zen.
* [[778]] [[Orreagako gudua (778)|Orreagako gudua]].
* [[793]] [[Bikingo]]en lehendabiziko erasoa burutu zen.
* [[800]] [[Karlomagno]] "«Erromatarren enperadore"» izendatu zuten [[Erroma]]n.
* [[843]] [[Verdungo Hitzarmena|Verdungo Itunean]] [[Inperio Karolingioa|Karolingiar Inperioa]] banandu zen.
* [[859]] [[Gartzia I.a]] [[Iruñeko Erresuma|Iruñeko erregea]] atzeman zuten bikingoek.
* [[871]]-[[899]] [[Ingalaterra]]n [[Alfred Handia]]ren agintaldia.
* [[872]]-[[930]] [[Norvegiako Harald I.a]]ren agintaldia.
* [[905]] [[Antso I.a Gartzez|Antso I.a]] [[Iruñeko Erresuma|Iruñeko errege]] bihurtu zen.
* [[909]] [[Cluny]] fundatu zen.
* [[911]] Normandiarrak (egungo [[Normandia]]n) finkatu ziren.
* [[955]] [[Hungaria]]rrak [[Lechfeldeko gudua]]n garaiturik atera ziren.
* [[962]] [[Germaniako Erromatar Inperio Saindua]] sortu zen.
* [[987]]-[[996]] [[Hugues Capet]]ek [[Kapeto leinua|Kapetar leinua]] ezarri zuen [[Frantzia]]n errege bihurtuta.
* [[1004]]-[[1035]] [[Antso III.a Gartzez Nagusia|Antso III.a]] [[Iruñeko Erresuma|Iruñeko erregearen]] agintaldia.
* [[1040]] [[Bizkaiko jaurerria|Bizkaiko jaurerriko]] historia [[Eneko Lopez|Eneko Lopez Harokoa]] lehen jauna.
* [[1054]] [[Gartzia III.a]] Atapuercako guduan hil zen.
* [[1054]] [[Zisma Nagusia|Ekialdeko Zisma]]
* [[1066]] [[Hastingseko gudua]]ren ondorioz [[Gilen Konkistatzailea]] [[Ingalaterrako errege-erreginen zerrenda|Ingalaterrako errege]] bihurtu zen.
* [[1071]] [[Manzikerteko gudua]]ren ondorioz [[Bizantziar Inperioa]]k [[Anatolia]] galdu zuen.
* [[1073]]-[[1085]] [[Gregorio VII.a Aita Santua]]ren agintaldia.
* [[1076]] [[Antso IV.a Gartzez Peñalengoa|Antso IV.a]] hilda, Aragoiko erregea Iruñekoa ere bihurtu zen.
* [[1077]] [[Heinrich IV.a enperadorea]] Canossara Aita Santuarengana joan zen barkamen eske.
* [[1085]] [[Gaztelako Alfontso VI.a]]k Toledo [[hartu]] zuen.
* [[1088]] [[Boloniako Unibertsitatea|Bolognako Unibertsitatea]] sortu zuten, [[Europa]]ko zaharrena.
* [[1096]]-[[1099]] Lehenengo Gurutzada.
* [[1098]] [[Zisterko ordena]] sortu zen.
* [[1119]] [[Tutera]] hartu zuen [[Alfontso I.a Nafarroakoa|Alfontso I.a]] Borrokalariak musulmanengandik.
* [[1117]] inguruan [[Oxfordeko Unibertsitatea]] fundatu zuten, [[ingeles]]ezko munduko lehena.
* [[1123]] [[Letrango Lehen Kontzilioa]].
* [[1134]] [[Alfontso I.a Nafarroakoa|Alfontso I.a]] hilda, Iruñeko eta Aragoiko erresumak bereizi ziren.
* [[1139]] [[Letrango Bigarren Kontzilioa]].
* [[1145]]-[[1149]] [[Bigarren Gurutzada]].
* [[1150]]-[[1194]] [[Antso VI.a Nafarroakoa|Nafarroako Antso VI.aren]] agintaldia.
* [[1150]]ean [[Parisko Unibertsitatea]] (''Sorbona'') sortu zuten, [[frantses]]ezko munduko lehena.
* [[1153]] [[Bernard de Clairvaux]] hil zen.
* [[1155]]-[[1190]] [[Friedrich Barbarossa]]ren agintaldia.
* [[1158]] [[Hansa]] sortu zen.
* [[1164]] [[Nafarroako Erresuma]]ren lehenengo aipamena egin zen Iruñeko erresumaren ordez.
* [[1180]]-[[1223]] [[Filipe II.a Frantziakoa|Filipe Augustoren]] agintaldia.
* [[1187]] [[Saladin]]ek [[Jerusalem]] hartu zuen kristauengandik.
* [[1189]]-[[1192]] [[Hirugarren Gurutzada]].
* [[1194]]-[[1234]] [[Antso VII.a Nafarroakoa|Nafarroako Antso VII.aren]] agintaldia.
* [[1200]] [[Gaztelako Erresuma|Gaztelako erresumak]] [[Araba]], [[Gipuzkoa]] eta [[Durangaldea]] okupatu zituen.
* [[1200]]-[[1204]] [[Laugarren Gurutzada]].
* [[1204]] Mendebaldekoek [[Konstantinopla]] arpilatu zuten.
* [[1209]]-[[1229]] [[Albitar Gurutzada]].
* [[1212]] [[Iberiar penintsula]]n kristauek [[Navas de Tolosako gudua]]n garaipen erabakigarria eskuratu zuten.
* [[1214]] [[Frantzia]]k [[Ingalaterra]]ren aurka garaipena lortu zuen [[Bouvinesko gudua]]n.
* [[1215]] [[Joan Lurgabea|Joan ''Lurgabea'']] Ingalaterrako erregeak [[Magna Carta]] eman zuen.
* [[1215]] [[Letrango Laugarren Kontzilioa]].
* [[1216]] [[Domingotar ordena]] onartu zen.
* [[1217]]-[[1221]] [[Bostgarren Gurutzada]].
* [[1218]] [[Salamancako Unibertsitatea]] sortu zen, [[gaztelania]]zko munduko lehena.
* [[1220]]-[[1250]] [[Friedrich II.a]]ren agintaldia.
* [[1223]] [[Frantziskotar]] ordena onartu zen.
* [[1226]]-[[1270]] [[Saint Louis]]en agintaldia.
* [[1228]]-[[1229]] [[Seigarren Gurutzada]].
* [[1234]] [[Xanpainako leinua]] ezarri zen [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako erresuman]].
* [[1237]]-[[1240]] [[Mongolen inbasioak|Mongoldarrek]] [[Errusia]] inbaditu zuten.
* [[1248]]-[[1254]] [[Zazpigarren Gurutzada]].
* [[1274]] [[Tomas Akinokoa|Akinoko San Tomas]] hil zen.
* [[1276]] [[Nabarreriako Gerra]]n frantziar armadak [[Iruñea]] hartu zuen.
* [[1280]] Alberto Magno hil zen.
* [[1284]] [[Joana I.a Nafarroakoa|Nafarroako Joana I.a]] [[Filipe Ederra]]rekin eskontzean [[Kapeto leinua|Kapetar leinua]] ezarri zen [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako erresuman]].
* [[1285]]-[[1314]] [[Filipe Ederra]]ren agintaldia [[Frantzia]]n.
* [[1290]] [[Coimbrako Unibertsitatea]] fundatu zen, [[portuges]]ezko munduko lehena.
* [[1291]] [[Acre]], [[Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbileko]] azken gotorleku kristaua, musulmanek hartu zuten.
* [[1302]] [[Urrezko Lantzen gudua]]n zalditeria gainditurik suertatu zen Erdi Aroan lehen aldiz.
* [[1305]] Nafarrak frantziar erregearen aurka matxinatu ziren.
* [[1307]] [[Filipe Ederra]]k [[Tenpluko ordena|Tenpleko Zaldunen Ordena]] desegin zuen.
* [[1315]]-[[1317]]an [[Europa]]rrek "Gosete Handia" pairatu zuten.
* [[1321]] [[Dante Alighieri]] hil zen.
* [[1328]] [[Kapeto leinua|Kapetar leinua]] amaitu zen. [[Frantzia]]n [[Valois leinua]] ezarri zen, eta [[Nafarroa]]n [[Evreux leinua|Evreuxtarrak]].
* [[1337]]-[[1453]] [[Ehun Urteetako Gerra|Ehun Urteko Gerra]].
* [[1348]] [[Izurri Beltza]] [[Europa]]n zehar hedatu zen, milaka hildako utziz.
* [[1349]]-[[1387]] [[Karlos III.a Nafarroakoa|Nafarroako Karlos III.aren]] agintaldia.
* [[1356]] [[Urrezko Bulda]]ren bidez [[Germaniako Erromatar Inperio Santua|enperadorea]] hautatzeko prozedura arautu zen.
* [[1374]] [[Francesco Petrarca|Petrarca]] hil zen.
* [[1378]]-[[1417]] [[Mendebaldeko Zisma]].
* [[1387]]-[[1425]] [[Karlos III.a Nafarroakoa|Nafarroako Karlos III.aren]] agintaldia.
* [[1414]]-[[1418]] [[Konstanzako kontzilioa]].
* [[1415]] [[Agincourteko gudua]].
* [[1420]]-[[1434]] [[Hustar Gerrak]].
* [[1429]]-[[1431]] [[Joana Arc-ekoa|Jeanne d'Arc]]-en kanpainak.
* [[1451]] [[Nafarroako Gerra Zibila]] hasi zen.
* [[1453]] [[Konstantinopla]] [[Otomandar Inperioa|otomandarrek]] hartu zuten.
* [[1455]]-[[1485]] [[Bi Arrosen Gerra|Arrosen Gerrak]] [[Ingalaterra]]n.
* [[1469]] [[Elisabet I.a Gaztelakoa]] eta [[Fernando II.a Aragoikoa]] ezkondu ziren.
* [[1488]] [[Bartolomeu Dias]] [[Esperantza Oneko lurmuturra|Itxaropen Oneko Lurrmuturraraino]] iritsi zen.
* [[1492]] [[Kristobal Kolon]]ek [[Amerikaren aurkikuntza|Amerika aurkitu]] zuen.
* [[1498]] [[Vasco da Gama]] [[India]]ra iritsi zen.
* [[1512]] [[Fernando II.a Aragoikoa|Fernando Katolikoak]] [[Nafarroa]] okupatu zuen.
* [[1517]] [[Martin Luther]]rek haren ''[[95 tesiak]]'' [[Wittenberg]]eko katedraleko atean iltzatu zituen.
 
== Kanpo loturak ==