Maiatzeko zuhaitz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Supro23 (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Supro23 (eztabaida | ekarpenak)
erreferentzia eta kanpo lotura
12. lerroa:
[[Nafarroa]]ko [[Sakana]] eskualdeko [[Etxarri Aranatz|Etxarri-Aranatz]], [[Bakaiku]], [[Iturmendi]] eta [[Ziordi]] udalerrietan [[maiatzaren 1]]an altxatu ohi dute enbor bat. Lehenengo bi herrietan [[Urbasa]]ko gainaldean izaten da Hartzabalko zonaldean. Ziordin 2015ean berreskuratu zuten tradizio hau eta 2 jarri ohi dituzte, bat herri ondoan dagoen [[Makal|txipudian]] eta bestea Urbasan. Hiru hauek goizean izaten dira. Iturmendin herriko plazan jartzen dute arratsaldean<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Zuhaitzak zutituko dituzte - Sakana|hizkuntza=eu|url=https://guaixe.eus/sakana/1555510914157-zuhaitzak-zutituko-dituzte|aldizkaria=Guaixe.eus|sartze-data=2019-06-24}}</ref>.
 
Normalean pago enbor luze bat da, bukaeran pinu zati bat jartzen zaiolarik. 20-25 metro inguruko luzera izaten du. Hilabete guztian zehar egoten dira zutik eta ondoren, egurra saltzeagatik lortzen den dirua herriko kintoentzat izan ohi da. Rafael Karasatorre historialariak bildutako dokumentazioan aipatzen denez, [[Arbizu]], [[Ihabar]], [[Uharte Arakil]], [[Hiriberri (Arakil)|Hiriberri]] eta [[Urdiain]] herrietan ere jarri ohi zen maiatza<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Los maiatzak anuncian la primavera en Sakana. Noticias de Navarra|hizkuntza=es|url=https://www.noticiasdenavarra.com/2017/05/02/vecinos/sakana-leizaldea/los-maiatzak-anuncian-la-primavera-en-sakana|aldizkaria=Noticias de Navarra|sartze-data=2019-06-24}}</ref><ref>{{Erreferentzia|abizena=Carasatorre Vidaurre, Rafael.|izenburua=Barranca Burunda|argitaletxea=Gráficas Pamplona|data=[1993?]|url=https://www.worldcat.org/oclc/33362553|isbn=8460462935|pmc=33362553|sartze-data=2019-06-24}}</ref>.
 
Ohitura honen hainbat azalpen jaso dira. Alde batetik, sinismen paganoekin lotuta, ugalkortasuna eta bizitzaren sinbolotzat hartzen dute batzuek, baita gaztetasunaren eta amodioaren ikur gisa. Dibinitatea ere irudikatu lezake batzuen ustez, lurreko sustraiak zeruarekin lotzeko ahaleginean. Bestetik, kristautasunaren etorrerarekin, [[Maiatzeko gurutzea]]ri lotuta agertu izan da. Azkenik, Sakanako abeltzainen ikurra ere bada, animaliak Urbasara bazkatzera eramateko garaiaren hasiera iragartzen baitu<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Gora maiatza! Los mayos anuncian la primavera. Noticias de Navarra|hizkuntza=es|url=https://www.noticiasdenavarra.com/2019/05/02/vecinos/sakana-leizaldea/gora-maiatza-los-mayos-anuncian-la-primavera|aldizkaria=Noticias de Navarra|sartze-data=2019-06-24}}</ref>.
41. lerroa:
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
 
* [https://www.youtube.com/watch?v=Fx4hGcI4dYo Bideoa: EiTBren erreportajea Bakaikuko maiatzaren inguruan]
 
[[Kategoria:Germaniar mitologia]]