Camilo Cienfuegos: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Reemplazo automático de texto (-hobeago +hobe)
17. lerroa:
Bere auzoko Remberto Aleman eskolan bete zuen lehen hezkuntza. 1940an San Alejandroko Arte Ederren Eskola Nazionalean hasi arren arazo ekonomikoak tarteko eskolak utzi beharrean aurkitu zen. Bertan ikasle izan zen denboran "El Arte" dendan egin zuen lan. 1948an borroka politikoan hasten da lanean omnibusaren prezioaren igoeraren aurkako protestetan parte hartuz.
 
1953an Ameriketako Estatu Batuetara bidaiatu zuen egoera ekonomiko hobeagohobe baten bila, baina herrialde honetako langilegoak jasaten zuen zapalkuntza giroaz atsekabeturik itzultzea erabaki zuen.
 
1954ean [[Fulgencio Batista]] diktadorearen erregimenaren aurkako ikasle borrokari atxikitu zitzaion eta urtebete beranduago, 1955eko abenduaren 7an, balaz zauritua izan zen [[Antonio Maceo]] heroi independentista kubatarraren omenetan egiten ari ziren manifestaldi batetan. Arrazoi hau tarteko tiranoaren errepresio indarrek fitxatu egin zuten. Bere burua jazarpen egoera batetan ikusirik eta lanik gabeko egoeran erbesteratzea erabaki eta Ameriketako Estatu Batuetara itzultzea erabaki zuen, New York hirira hain zuzen. Herrialde honetatik kanporatu egin zuten egotaldi baimena agortu zitzaionean eta [[Mexiko]]ra bidali zuten.