Münsterreko Ituna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
2. lerroa:
[[Fitxategi:Europe map 1648-es.png|thumb|Europa [[Westfaliako Bakea]] ondoren, 1648an]]
'''Münsterreko Ituna''' Espainia eta [[Zazpi Herbehere Batuen Errepublika]] artean, egungo [[Alemania]]ko [[Ipar Renania-Westfalia]] hirian, [[1648]]an, sinatu zen ituna izan zen. Itun historikoa izan zen zeren eta horri esker [[Espainiar Inperioa]]k Zazpi Errepubliken independentzia onartu baitzuen. Ituna [[Westfaliako Bakea]]ren barruan eman zen eta horrekin [[Hogeita Hamar Urteko Gerra]] eta [[Laurogei Urteko Gerra]] amaitu ziren. 1648ko [[urtarrilaren 30]]ean sinatu zen.
 
== Herbeheretarren matxinada ==
Herbeheretarren matxinada edo [[Laurogei Urteko Gerra]] (1566-1647), [[Habsburgo]]tarren Espainiar Inperioaren aurka [[Espainiar Herbehereak|Espainiar Herbehereen]] altxamendua izan zen. Hasiera batean matxinatuen aurkako borrokan Inperioak arrakasta izan zuen. Dena dela, 1572an herbeheretarrek [[Brielle]] konkistatu zuten eta horrek mugimendua indartu zuen. Zazpi Probintzien iparraldea independentzia lortu zuen eta, ondorioz, haien arrakasta ekonomiko eta ezientifikoa indartu egin zen; hegoaldea, aldiz, [[Luxemburgo]], [[Beljika]] eta egungo Frantziaren zati bat, Habsburgotarren menpe gelditu ziren. Hegoaldean borroka aurrera jarraitu zuen baina, nahiz eta frantziarren laguntza izan, ez zuten espainiarrak kanporatzea lortu. 1648an Espainiar Herbehereen lurralde asko Inperioaren eskuetan zeuden. Horren aurrean eta nahiz eta garaipen batzuk izan, jende askok, esaterako Andries Bicker eta [[Cornelis de Graeff]], bakea nahi zuten.
 
== Bakearen negoziazioak ==
Borrokan zeuden bi aldeen arteko lehenengo negoziazioak 1641an hasi ziren, [[Münster]] eta [[Osnabrück]], biak egungo Alemanian. Negoziazioen ondorioak berehala ikusi ziren: Iberiar penintsularekin nederlandarrek zuten komertzioa indartu zen. Laster, itsasontzi merkeen jabeak eta borroken geldialdiari esker, ordura arte merkatari ingelesek menperatzen zuten merkataritza, herbeheretarren eskuetara pasa zen. Herbeheretarren gailentze horretan beste faktore lagundu zuen: [[Ingalaterrako Iraultza]]. <ref>Gijs Rommelse, [http://www.jstor.org/stable/40929818 "The Role of Mercantilism in Anglo-Dutch political relations, 1650-74"], 596 or.</ref>
 
Ituna sinatzeko egin ziren bileretan, nahiz eta nederlandar errepublika politikoki onartua ez izan, parte hartu zuen eta Espainiar Inperioak onartu behar izan zuen. 1646ko urtarrilan, herbeheretarren zortzi ordezkari negoziazioak aurrera eramateko, Münsterrera joan ziren. Beste aldean [[Filipe IV.a Espainiakoa]]ren ordezkariak zeuden. Urtarrilaren 30ean testu bat adostu zuten eta [[Haga]]ra zein [[Madril]]era bidali zuten, han sinatua izateko. Urte bereko maiatzaren 15ean bakea lortua zen. Bakearekin Herbehereen independentzia lortua zen.
 
Testu originalaren kopia bat Hagako Rijksarchief, artxibategi nazionaletan gordetzen da.
 
== Erreferentziak ==