Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
Jauregi minoikoak, konplexutasun handiko eraikinak izateaz gainera, eskualde bakoitzeko administrazio, [[erlijio]] eta [[ekonomia]] gune nagusiak ziren. Indusketetan erlijioarekin zerikusia duten tresnak eta jainkoak gurtzeko lekuak aurkitu izan direnez, uste izatekoa da erregea orobat zela apaiz, eta haren egoitza zutela baita ere biltoki beste apaiz batzuek, agintariek, artistek, eskulangileek, eta zerbitzariek. Uharte haien arteko harremanak ez dirudi iskanbilazkoak izan zirenik, bakezkoak baizik; eta [[hondamen natural|hondamenak]] naturak eragindakoak izan ziren.
 
MO aroaren hasieran Kretako zati handiena hondatuta gertatu zen, eta hango biztanleek ihes egin zuten. Gaur egun badira elementu berriak jakin ahal izateko zein izan zen hondamen haren kausa, zenbateko eragina izan zuen, eta zer ondorio izan zituen. Hondamen hura hain handia izan zen, non ezinezkoa baitzen gizakiak sortua izatea, eta [[Santorini]] uhartediko [[SantoriniErupzio minoikoa|Thera]] uharteko [[sumendisumendiaren leherketari]]en leherketari egotzi izan zaio –sumendi bateko [[krater]] baten ertza zen, izan ere, Kretatik 120 km iparraldera– MO I B aldiari amaiera eman zion hondamen hura. Sumendi haren leherketak inguru haietan eta batez ere Kretan zer nolako hondamena eragin zuen sumatzeko, konparatzea besterik ez dago sumendi haren leherketa eta 1883an Javako itsasoko [[Krakatoa]] uhartean izan zena, bi sumendi horiek antzekoak baitira, baina kontuan hartu beharra dago Therako leherketa Krakatoakoa baino lau aldiz handiagoa izan zela. Ipar-mendebaleko haizeak [[errauts]]ezko hodei handi bat zabaldu zuen Kretako ordoki eta haranetan barrena, eta bolada luze baterako agortu zituen soroak. [[Tsunami]] izugarri hark Kretako iparraldeko kostalde guztia suntsitu zuen, bai eta iparraldeko portuetan gerizatutako ontzi guztiak ere. Sumendiko galdara lehertu aurretik izan ziren [[lurrikara|lurrikarek]] jauregiak suntsitu zituzten, haien eraikuntza berezia zen eta, baina ezin baztertu daiteke eraikin haiek talka uhinen eraginez lurreratu ez zirenik.
 
== Arkitektura ==
155.220

edits