Tanzania: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
86. lerroa:
== Historia ==
=== Independentziaren aurreko garaia ===
[[Fitxategi:Kondoa mchoro mwambani 2012 Tamino (cropped).jpg|thumb|220px|right|[[Kondoako labar-arte gunea|Kondoako]] [[labar pintura]]k]]
[[I. mende|I]]-[[II. mende]]ra arte, [[kuxtar hizkuntzak|kuxtar herriak]] (jatorriz [[kaukasoar]]rak eta [[Etiopia]]ko hegoaldetik helduak ziur asko) bizi ziren Tanganyikan, baina gaur egun lurralde horretako herri gehienak I. eta II. mendeetan Afrikako mendebaldetik ekialdera hedatu ziren [[bantu]]en ondorengoak dira. [[Zanzibar]] uhartediko biztanleak shirazi herrikoak ziren. I. mendearen bukaera aldera, arabiar eta indiar merkatariak sartu ziren, Tanganyikako kostaldean batez ere eta,pixkanaka-pixkanaka, egokituz joan ziren. [[XV. mende]]aren bukaera aldera, [[portugal]]darrak heldu ziren, eta bi mendez ([[XVI. mende|XVI]]-[[XVII. mende|XVII.]] mendeetan), arabiarrek eta [[Oman]]go agintariek bat egin eta bidali zituzten arte ([[XVIII. mende]]aren hasieran), haien mende egon ziren lurralde horiek. Portugaldarrak irtetean, Omango sultanaren eta arabiarren artean banatu zuten lurraldea. Omango sultanak uharteak eta kostaldea hartu zituen, eta arabiarrek Tanganikako barrualdea, merkataritzako bideak kontrolatzearren batez ere. Horiek egon ziren bitartean [[espezia]]-, [[boli]]-, [[arma]]- eta [[esklabo]]-salerosketek indar handia izan zuten; merkataritza horri eustearren, [[1832]]an Omango sultanak [[Zanzibar]] egin zuen bere erresumako hiriburu.
 
91 ⟶ 92 lerroa:
 
=== Tanzania independentea ===
[[Fitxategi:The_National_Archives_UK_-_CO_1069-166-21.jpg|thumb|250px|right|[[Julius Nyerere]] [[1961]]ean, independentziaren aldeko ekitaldi batean]]
[[1954]]an, [[Julius Nyerere]] hautatu zuten TAAko lehendakari eta, haren eraginez, burujabetasunaren aldeko ideiak sartuz joan ziren alderdiaren barnean; aldi berean, izena ere aldatu zioten: ''Tanganyika African National Union'' (TANU). [[1958]]ko hauteskundeetan oso emaitza onak izan zituen TANUk. [[1961]]ean, zenbait tirabira izan ondoren, [[Tanganika]]ri burujabetasuna ezagutu behar izan zieten britainiarrek. [[Zanzibarko Sultanerria]] britainiarren mende geratu zen 1963 arte. Tanganikak eta Zanzibarrek bat egin zuten [[1963]]an , baina bakoitzak autonomia handia gordetzen zuela. [[1967]]an, Nyerere lehendakari zela, TANU alderdiak bere helburua sozialismoa zela adierazi zuen Arushako deklarazioan, eta nekazariak komunitatetan biltzeko esperientzia jarri zuen abian. Handik hamar urtera esperientzia haren porrota onartu behar izan zuen, nekazari gehienak haren kontra baitzeuden.