Patxi Iturregi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
biografia osatu
biografia osatu
7. lerroa:
Patxi Iturregik itsas ikasketak egin zituen [[Portugalete]]<nowiki/>ko Nautika Eskolan. Gero, zenbait urtez, munduko itsasoetan zehar nabigatzeari ekin zion, Mediterraneoko portuetatik Persiar Golkora ibiltzen ziren petrolio-ontzi handietan batez ere. 80ko hamarkadako krisiaren ondorioz, ordea, lanbidez aldatu beharra suertatu zitzaion eta euskara-irakaskuntzan hasi zen, lehenik [[AEK]]<nowiki/>n eta ondoren [[Laudio]]<nowiki/>ko Udal Euskaltegian, non irakasle eta zuzendari aritu den luzaro.<ref>[[Alvaro Rabelli]]: ''Bizkaiko euskal idazleen ipuingintza modernoa'', [[Labayru ikastegia|Labayru]]. 122. orrialdea.</ref>
 
Narrazio laburra da gehien landu duen generoa. Bere lehenengo kontakizuna, ''Tropikoan galtzeko gida,'' 1986an argitaratu zuen, [[Erein]] etxeak plazaratutako ''Isabel Lertxundi eta Jesus Mari Aldairen omenez literatur lehiaketa'' izeneko ipuin-bilduman. 1998an [[Donostia]] Hiria Saria irabazi zuen ''Hobe ez gogoratzea'' istorioarekin eta 1991n [[Robustiana Mujika Egaña|Tene]] Lehiaketa ''Hondarreko distira ahantzi hura'' izenekoarekin. Harrezkero bere lanek zenbait bilduma, antologia eta egunkaritan ikusi dute argia baita irratian ere. ''Haize kontra'' liburuaren argitalpenari esker lortu du irakurleen eta kritikaren onarpen zabala. Javier Rojo kritikariaren aburuz, liburu honen merezimenduen artean aipagarria da erabiltzen duen prosa: argia, erritmoduna, baina kontatzen duenaren gainetik inolaz ere gailentzen ez dena.<ref>{{Cite book|hizkuntza=eu|izenburua=Egungo euskal ipuingintzaren historia|urtea=2011|abizena=Kortazar|izena=Jon|orrialdeak=213-218|argitaletxea=Euskal Herriko Unibertsitateko Argiltapen Zerbitzua|ISBN=978-84-9860-558-7|orrialdea=}}</ref>
 
== Lanak ==