Durangoko bonbardaketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t zuzenketak
17. lerroa:
== 1937ko martxoaren 31ko bonbardaketak ==
1937ko martxoaren 31n 07:00etan [[Soria]]tik ([[Espainia]]) bonbardaketa astuneko 24. taldeko 213 eta 214. eskuadrilakoeskoadrilako [[Savoia S-81]] bederatzi hegazkin aireratu ziren. 08:00etan [[Logroño]]tik (Espainia) [[Fiat Cr-32]] hamazortzi ehiza-hegazkin abiatu eta [[Errioxa]] gainean elkartu ziren Soriatik irtendakoekin. Handik formazioan joan ziren [[Idiazabal]]eraino. Idiazabal gainean bira eman eta eskuadrilaeskoadrila bakoitzak bere helbururantz hartu zuen: 213. eskuadrilakoeskoadrilako bost hegazkin, [[Victtorio Cannaviello]] buru zutela, [[Elorrio]]rantz joan ziren, eta 214. eskuadrilakoeskoadrilako beste lau, [[Gildo Simini]] buru zutela, Durangorantz.
Elorriora 50 kiloko 88 bonba utzi zituzten jausten. Durangora 214. eskuadrilaeskoadrila sortaldetik sartaldera sartu zen goizeko 08:30 aldera, [[Kurutziaga]]tik aurrera hiriaren diagonalik luzeena egin eta, bonbardaketako lau hegazkin haiek 50 kiloko 80 inguru bonba bota zituzten.
Santa Anako kanpaiek alarma deika jo zuten. Jendea ez zen larregi larritu, aurreko egunetan hegazkinek errenditu ezik Bizkaia osoa suntsituko zutela mehatxuzko orriak besterik botatzen ez zutelako. Gero Santa Anako kanpaiak etenik gabe jotzen hasi ziren eta batzuk gordelekuetara sartu ziren, babes handirik ematen ez bazuten ere. Sirena entzun zenerako, 13 hegazkin ikusi ziren sortaldetik [[Abadiño]] gaineko zerutik zetozela, lau hegazkin astun bonbardaketakoak eta bederatzi arin ehizakoak.
51. lerroa:
== 1937ko apirilaren 2ko bonbardaketak ==
1937ko [[apirilaren 2]]an, 16:30 aldera, berriro agertu ziren italiar bonbaketariak Durango gainera. Soria-Logroño-Gasteiz-Otxandio-Durango airebidea egin zuten oraingoan. Gasteiz gainean Fiat CR-32 ehiza-hegazkinak batu zitzaien bonbaketari astunei. 213. eskuadrilakoeskoadrilako hiru hegazkin joan ziren beste hainbat bonba jaurtitzeko [[Mañaria]] gainera. Beste hiru Savoia S-81, 214. eskuadrilakoakeskoadrilakoak, 100 kiloko 10 lehergailu eta 50 kiloko 36 deskargatzeko pasatu ziren Durango gainetik.
 
Bonbak geltokian, Batzokia eta Ezkurdi aldean, Berrioren oinetako fabrikan, Merkatu plazan eta Andra Mari inguruan jaurti zituzten. Ospitalea ere bonbapean gelditu zen, [[Gurutze Gorria]]ren sinboloa errespetatu gabe. Hildako gutxi eragin zituen, jadanik jende gutxi geratzen zelako Durangon.
75. lerroa:
Erasoaldia eta bonbardaketak agintari espainolek proposatu zituzten, alemanek zehaztu zuten planifikazio teknikoa eta Wolfram von Richthofenen hitzez, Condor Legioarekiko “subordinazio lagunkoian” ari zen [[Aviazione Legionaria]] italiarrak egin zuen bonbardaketa, Soriako eta Logroñoko airedromoetatik abiaturiko hegazkinez.
 
Operazioarako agindua “U.Marelli” izenez sinatu zen. Marelli hau Aviazione Legionaria-ko [[Ferdinando Raffaelli]] koronela zen, 21. bonbardaketa-eskuadradko komandantea. 24. eskuadrako burua [[Iginio Mencarelli]] zen. EskuadrilaEskoadrila haiek saguzarra zuten izen eta sinbolotzat, ''Pipistrelli'' deitzen ziren eta hegazkinen buztanean saguzar zuriz pintatua zeramaten zirkulu beltzaren barruan.
Materiala ere elkarlanekoa zen. Durangon bota zituzten 100 kiloko bonbak italiarrak ziren eta 50 kilokoak alemanak.
83. lerroa:
[[Espainiako Gerra Zibila]] eta Durangoko bonbardaketa ulertzeko Emilio Mola eta enparauak nondik zetozen jakin behar da. [[Maroko]] aldean [[Abd el-Krim]] eta bere arrifarren aurka Armada espainolak erabilitako metodoak espainolen arteko borrokara ekarri besterik ez zuen egin.
 
Izua zabaltzea zen Emilio Molaren helburua gerra hasieratik. Hitzez hitz esan zien [[Nafarroa]]ko alkateei 1936ko uztailaren 19an: ''“Hay que sembrar el terror. Hay de dejar sensación de dominio eliminando sin escrúpulos ni vacilacionvacilación a los que no piensen como nosotros”''.
 
== Bertsioak eta isiltasuna ==