Italia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{Wikipedia1000}}
No edit summary
73. lerroa:
=== Erliebea ===
[[Fitxategi:Altimetria_Italia.svg|thumb|200px|<small>Italiako altimetria.</small>]]
Italia herrialde menditsua da; ordokiak lurraldearen % 23,2 besterik ez dira, [[muino]]ak % 41,6 eta mendiak % 35,2<ref name="sapere">{{erreferentzia|url=http://www.sapere.it/enciclopedia/It%C3%A0lia+%28geografia+e+storia%29.html| izenburua= Itàlia (geografia e storia)| argitaletxea= sapere.it| sartze-data=2016-11-3}}</ref>. Mendilerro nagusiak bi dira: [[Alpeak]], iparraldean, eta [[Apeninoak]], 1.350 kilometroan Italiar penintsula luzetara zeharkatzen dutenak. [[Liguriako Alpeak|Liguriako Alpeetako]] Colle di Cadibona hartzen da Alpe eta Apeninoen arteko mugatzat<ref>{{erreferentzia|url=http://es.touristlink.com/italy/colle-di-cadibona/overview.html| izenburua= Colle di Cadibona| argitaletxea= es.touristlink.com| sartze-data=2016-11-3}}</ref>. Bi mendilerroen artean [[Po]] ibaiaren [[Po ibaiaren harana|haran zabala]] dago, Italiako ordokirik handiena, 46.000 kilometro koadroko eremua hartzen duena<ref>{{erreferentzia|url=http://www.treccani.it/enciclopedia/pianura-padana/| izenburua= Padana, Pianura| argitaletxea= treccani.it| sartze-data=2016-11-3}}</ref>.
 
Alpeetako mendirik garaienak [[Mont Blanc|Monte Bianco]] (4.808 metro), [[Cervino]] (4.478), [[Monte Rosa]] (4.634) [[Gran Paradiso]] (4.061 m), [[Ortler]] (3.905 m), [[Monte Viso]] (3.841 m) eta [[Presanella]] (3.558 m) dira. Mendilerroaren ekialdeko zatiari [[Dolomitak]] izena ematen zaio; bertako gailurra [[Marmolada]] da (3.343 m). [[Gran Sasso d'Italia]] da Apeninoetako mendirik gorena (2.912 m). Penintsularen hegoaldean eta uharte batzuetan sumendi ugari dago; Siziliako [[Etna]], [[Napoli]] ondoko [[Vesubio]], [[Messinako probintzia]]ko [[Stromboli]] eta [[Vulcano]], eta [[Campania]]ko [[Campi Flegrei]] dira aipagarrienak.
89. lerroa:
 
=== Antzinaroa ===
[[Paleolito]] garaiko aztarnek (duela 100.000 urte inguru) gaur Italia den lurretan gizona bizi izan zela frogatzen dute. [[Burdin Aro]]ko herriak ([[retiar]]rak, [[ligure]]ak eta [[etruriar]]rak) [[indoeuropar]]ra ez zen hizkuntza batez mintzatzen ziren. K. a. 2.000-1000–1.000 urte bitartean herri [[indoeuropar]]rak sartu ziren oldetan ([[osko]]ak, [[umbriar]]rak, [[iliriar]]rak eta [[zelta]]k) Italiako penintsulan, eta bertakoekin nahasi ziren. Antzinako herri haietatik etruriarrak nabarmendu ziren, [[Tiber]] eta [[Po]] ibaien arteko lurraldea bere mendean izan baitzuten. Halaber, K. a. 1.000 urte inguruan, greziar itsasgizonek koloniak sortu zituzten hegoaldean: [[Sirakusa|Siracusa]], [[Agrigento]], [[Catania]], [[Tarento]], [[Ischia]], etab. [[K. a. 753]]. urtean sortu zen Erroma, eta etruriarren mendean egon ondoren, askatasuna lorturik, beste lurralde batzuk beretzen hasi zen; [[K. a. II. mende]]an [[italiar penintsula]] oso osorik berea zuen.
 
=== Antzinako Erroma ===
132. lerroa:
1991ko bukaeran areagotu egin ziren tirabirak PDCren barruan eta Cossigaren eta PDSko buru [[Achille Occhetto]]ren artean. [[1992]]ko otsailean, presidenteak eta Lehen Ministroak hauteskundeak deitu zituzten, Legebiltzarra desegin ondoren. 1992ko apirileko hauteskundeetan ofizialismoak Legebiltzarreko gehiengo absolutua galdu zuen lehengoz 1946az geroztik. Handik gutxira, [[Giulio Andreotti]]k gobernuaren dimisioa aurkeztu zuen, eta Cossigak ere bere dimisioa aurreratu zuen. Maiatzaren bukaeran [[mafia]]k [[Giovanni Falcone]] epailea, «mafiaren etsai nagusia», hil izanak jendea presidente demokrata kristaua [[Oscar Luigi Scalfaro]] hautatzera bultzatu zuen neurri handi batean. Falcone hil eta bi hilabetera, ordea, mafiak haren ondorengoa hil zuen, [[Paolo Borsellino]]. 1992ko urrian 10 milioi langilek greba egin zuen gobernuak ekonomia doitzeko hartutako neurrien kontra protesta egiteko.
 
Italiako prokuradore nagusiak, Antonio di Pietrok, operazio ilegalen sistema konplexu bat argitzeko «Esku garbiak» ikerketa bultzatu zuen, eta era guztietako politikoak, enpresaburuak eta mafia nahasita zeudela aurkitu zuen: [[Bettino Craxi]] eta [[Giulio Andreotti]] lehen ministro ohiak, besteak beste. 1980 eta 1992 bitartean ustelkeriak 20 mila milioi dolar inguru galarazi zizkion estatuari. Gainera, funtzionario eta politikoei emandako ezkutuko sariak zirela-eta, Italiako inbertsio publikoak Europako gainerako erkidegoetakoak baino % 25 garestiago ziren. 1993ko apirilean Banketxe Zentraleko presidente ohia, [[Carlo Azeglio Ciampi]], izendatu zuten lehen ministro.
 
[[1994]]ko martxoko hauteskundeetako faborito nagusia PDS zen, sozialistei eta demokristauei baino gutxiago eragin zielako ustelkeriak. Hala ere, hilabete gutxitan, hedabideen magnateak, [[Silvio Berlusconi]]k, [[Forza Italia|''Forza Italia'']] alderdia sortu zuen, eta [[Umberto Bossi]]ren Iparraldeko Liga Federalistarekin eta [[Gianfranco Fini]]ren Aliantza Nazional neofaxistarekin batera gehiengoa atera zuen Legebiltzarrean. Berlusconi izendatu zuten lehen ministro, eta Europarako hauteskundeak ere bere alderdiak irabazi zituen. Hala ere, Iparraldeko Liga gobernuaren oztopo bilakatu zen, Berlusconi eta Aliantza Nazionaleko ''faxistak'' kritikatuz denbora guztian. Urrian gobernuak jubilazioaren eta pentsioen erreforma proposatu zuen, baina sindikatuak horren aurka azaldu ziren, eta manifestazio jendetsuen ondoren, Berlusconik bertan behera utzi zuen proiektua. Abenduan Bossik uko egin zion gobernuari eta Berlusconik dimisioa aurkeztu zuen. Scalfarok ez zuen ostera hauteskunderik deitu nahi izan, eta Berlusconiren ekonomia ministro ohia –[[Lamberto Dini]]– izendatu zuen lehen ministro. Honek teknokratez osaturiko gobernu ''apolitikoa'' eratu zuen. Ezkerraren laguntzaz, Lamberto Dinik jubilazio eta pentsioen sistema berritzea eta defizit publikoa gutxitzea lortu zuen. Aurretik beste ministro ''tekniko'' batzuek egin izan zuten bezala, Ciampik, esate baterako, 1993 eta 1994 bitartean, Dinik itun bat egin zuen PDSrekin ekonomia neurri zorrotzak ezarri ahal izateko.
 
[[1996]]ko apirilean Olibondoa koalizioak –[[Romano Prodi]] kristau demokrata ohiaren gidaritzapean eta PDSren laguntzarekin– izan zen garaile Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Prodik, lehen ministro kargua hartuta, PDSko buruzagiekin eta Ciampi eta Dini bera bezalako kontserbadore ezagunekin eratu zuen gobernua. Komunista ohiak gobernuan egotea eta alderdi komunista berriak laguntza ematea izan ziren aldi berri horren ezaugarri aipagarrienak. [[1997]]ko urrian, baina, gobernua kolokan jarri zuen 35 orduko lan astea onartu ezean Alderdi Komunistak Prodiri laguntza ukatu ondoren sorturiko eztabaidak. Azkenean gobernuak 2001. urtetik aurrera eta 15 langile baino gehiagoko enpresetan lan astea murriztea onartu zuen. Azaroko udal hauteskundeetan ere Olibondoa koalizioa izan zen garaile. [[1998]]ko urrian berriro sortu ziren tirabirak gobernuaren eta Alderdi Komunistaren artean, aurrekontuak zirela eta, eta oraingoan Prodik dimisoa eman behar izan zuen. Berriro hauteskundeak deitzekotan eskuinak irabazteko arriskua zegoela ikusirik, zentro-ezkerreko aliantzak PDSko buru [[Massimo D'Alema]] izendatu zuen lehen ministro.
242. lerroa:
=== Banaketa etnikoa ===
[[Fitxategi:COB_data_Italy.PNG|thumb|350px|<small>Italian bizi diren atzerritarren jatorria. 2006ko datuak.</small>]]
2016 hasieran 5.026.153 atzerritar bizi ziren Italian<ref name="atzer">{{erreferentzia|url=http://demo.istat.it/strasa2016/index_e.html| izenburua= Italia: Resident foreigners by age and sex on 1st January 2016| argitaletxea= demo.istat.it| sartze-data=2016-11-4}}</ref>, biztanleria osoaren %8,3. Kopuru horretan sarturik daude atzerritarren seme-alabak, bigarren belaunaldiko etorkinak, baina ez italiar herritartasuna eskuratu dutenak (130.000 inguru urtean<ref>{{erreferentzia|url=http://www.istat.it/en/archive/162261| izenburua= 2014: National demographic balance| argitaletxea= istat.it| sartze-data=2016-11-4}}</ref>). Datu ofizialek kanpoan uzten dituzte legez kanpoko etorkinak ere, 400.000 baino gehiago 2015an<ref>{{erreferentzia|izena= Vladimiro |abizena=Polchi |url=http://www.repubblica.it/solidarieta/immigrazione/2015/12/02/news/rapporto_ismu-128656311/?refresh_ce| izenburua= Immigrati, c'è un popolo di invisibili in Italia e sono più di 400 mila| argitaletxea= repubblica.it| sartze-data=2016-11-4}}</ref>. Herritartasunari dagokionez, 2015ean [[errumania]]rra zen komunitaterik handiena (1.131.839 lagun, % 10 [[ijito]]ak<ref>{{erreferentzia|izena=Claudia |abizena=Ciobanu |url=http://www.ipsnews.net/2008/05/europe-home-to-roma-and-no-place-for-them/| izenburua= EUROPE: Home to Roma, And No Place for Them| argitaletxea= ipsnews.net| sartze-data=2016-11-7}}</ref>), [[albania]]rra bigarrena (490.483) eta [[maroko]]arra hirugarrena (449.058)<ref>{{erreferentzia|url=http://www.istat.it/it/immigrati/grafici-interattivi/principali-cittadinanze| izenburua= Principali cittadinanze| argitaletxea= istat.it| sartze-data=2016-11-7}}</ref>.
 
=== Hizkuntzak ===
{{sakontzeko|Italiako hizkuntzak}}
Herrialdeko hizkuntza ofiziala [[italiera]] da. Zenbait eskualdetan [[frantses]]a ([[Aostako Harana|Aosta Haranean]]) eta [[aleman]]a ([[Trentino-Adige Garaia]]n) koofizialak dira. Beste zenbait hizkuntzak erregioko onarpena dute. Italian hizkuntza gutxitu hauek mintzatzen dira:
* [[Frankoproventzera]]: 120.000 hiztun Aosta Haranean. Beste 1.400 lagun [[Foggia]]ko ([[Apulia]]) bi herritan, frankoproventzerazko enklabe bat osatuz.;
* [[Okzitaniera]]: proventzera dialektoaren hiztun batzuk [[Frantzia]]rekiko mugan.;
* [[Esloveniera]]: 80.000 hiztun [[Friuli-Venezia-Julia]]n, [[Eslovenia]]ko mugatik gertu.;
* [[Ladino]]a: 40.000 hiztun [[Trentino-Adige Garaia]]n eta [[Veneto]]n.;
* [[Friuliera]]: 700.000 hiztun [[Friuli-Venezia-Julia]]n.;
* Moliseko [[kroaziera]]: 4.000 hiztun [[Molise]]n.; Moliseko kroaziarrak [[Erdi Aroa]]n [[Balkanak|Balkanetatik]] iritsitakoen ondorengoak dira.;
* [[Napoliera]]: 7,5 milioi hiztun [[Napoli]] eta hegoaldeko probintzia italiarretan.;
* [[Grekokalabrera]] (edo grikoa): 30.000 hiztun [[Salento]] eta [[Calabria]]n.;
* [[Katalan]]a ([[algerera]]): 15.000 hiztun [[Sardinia]]ko [[Aljer|Alger]] hirian.;
* [[Arbëreshë]]a: 100.000 hiztun Italiako penintsularen hegoaldean eta [[Sizilia]] iparraldean. [[Albaniera]]ren dialektoa da.;
* [[Siziliera]]: 4.832.520 hiztun [[Sizilia]]n.Sizilian;
* [[Sardiniera]]: 1.300.000 hiztun [[Sardinia]]n.
 
=== Erlijioa ===
2010eko datuen arabera, italiarren % 83,3 [[kristau]]ak dira, gehienak [[katoliko]]ak, % 3,7 [[musulman]]ak, eta % 12,4 [[Ateismo|erlijiorik gabekoak]]<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url=http://www.globalreligiousfutures.org/countries/italy#/?affiliations_religion_id=0&affiliations_year=2010&region_name=All%20Countries&restrictions_year=2013 |izenburua=Italia. Religious Demography: Affiliation | argitaletxea=globalreligiousfutures.org |sartze-data=2016-11-6}}</ref>.
 
=== Hiri nagusiak ===
296. lerroa:
[[Fitxategi:Ferrari599 A6 1.JPG|thumb|200px|<small>[[Ferrari]] Italiako auto marka entzutetsuenetako bat da.</small>]]
{{sakontzeko|Italiako ekonomia}}
Italiak ekonomia [[kapitalista]] [[ekonomia misto|mistoa]] dauka. [[Barne produktu gordin]]a kontuan harturik, [[Eurogune]]ko hirugarrena eta munduko zortzigarrena da<ref>{{cite web|url=http://www.imf.org/external/pubs/ft/weo/2015/01/weodata/weorept.aspx?pr.x=68&pr.y=15&sy=2010&ey=2017&scsm=1&ssd=1&sort=country&ds=.&br=1&c=512%2C446%2C914%2C666%2C612%2C668%2C614%2C672%2C311%2C946%2C213%2C137%2C911%2C962%2C193%2C674%2C122%2C676%2C912%2C548%2C313%2C556%2C419%2C678%2C513%2C181%2C316%2C682%2C913%2C684%2C124%2C273%2C339%2C921%2C638%2C948%2C514%2C943%2C218%2C686%2C963%2C688%2C616%2C518%2C223%2C728%2C516%2C558%2C918%2C138%2C748%2C196%2C618%2C278%2C522%2C692%2C622%2C694%2C156%2C142%2C624%2C449%2C626%2C564%2C628%2C283%2C228%2C853%2C924%2C288%2C233%2C293%2C632%2C566%2C636%2C964%2C634%2C182%2C238%2C453%2C662%2C968%2C960%2C922%2C423%2C714%2C935%2C862%2C128%2C135%2C611%2C716%2C321%2C456%2C243%2C722%2C248%2C942%2C469%2C718%2C253%2C724%2C642%2C576%2C643%2C936%2C939%2C961%2C644%2C813%2C819%2C199%2C172%2C733%2C132%2C184%2C646%2C524%2C648%2C361%2C915%2C362%2C134%2C364%2C652%2C732%2C174%2C366%2C328%2C734%2C258%2C144%2C656%2C146%2C654%2C463%2C336%2C528%2C263%2C923%2C268%2C738%2C532%2C578%2C944%2C537%2C176%2C742%2C534%2C866%2C536%2C369%2C429%2C744%2C433%2C186%2C178%2C925%2C436%2C869%2C136%2C746%2C343%2C926%2C158%2C466%2C439%2C112%2C916%2C111%2C664%2C298%2C826%2C927%2C542%2C846%2C967%2C299%2C443%2C582%2C917%2C474%2C544%2C754%2C941%2C698&s=NGDPD&grp=0&a=| izenburua= International Monetary Fund (IMF), World Economic Outlook (WEO) Database- GDP Nominal 2010 to 2019| argitaletxea= imf.org| sartze-data=2016-11-6}}</ref>. [[G7]], [[G8]], [[Eurogune]] eta [[ELGA]]ko kidea da. [[Bigarren Mundu Gerra]] aurretik Italiako ekonomiaren oinarri nagusia nekazaritza zen lurralde osoan, baina gaur egun [[industria]] sare zabala eta askotarikoa du, iparraldean batez ere. 2015ean, industriak barne produktuaren % 23,7 sortu zuen; nekazaritzak % 2,3; eta zerbitzuek % 74<ref name="cia"/>.
 
Industria gehiena sektore pribatuaren esku dago, baina gobernuak kontrolatzen ditu industria eta merkataritza enpresa handiak, [[petrolio]] industria adibidez. Komunikazio eta garraiobide nagusiak ere estatuaren kontrolpean daude. Hegoaldean ekonomia arazo nagusia da iparraldea baino askoz atzeratuago dagoela industrializazio prozesuan. Gobernuaren ahaleginak ahalegin, prozesu horrek arazoak izan ditu [[mafia]]ren jarduera dela-eta, enpresa asko beste nonbait kokatzera behartu baititu. Industriarik ezak, gainera, hegoaldetar asko lan bila iparraldera emigratzera behartu ditu.
 
[[Fitxategi:Toscana igt wine.jpg|thumb|150px|<small>[[Toscana]]ko ardoa. Italia munduko ardo ekoizlerik handienetakoa da.</small>]]
Lurraldearen % 60 inguru nekazaritzarako edo abereak bazkatzeko erabiltzen da. Langileen % 3,9 [[lehen sektore]]an aritzen da lanean (2015<ref name="cia"/>). Italiako klima, lur mota eta garaiera desberdinek era askotako gaiak lantzeko aukera ematen dute, baina batez ere [[mahats]]a, [[oliba]]k eta [[olio]]a ekoizten dira. Italia da munduko [[ardo]], oliba eta olio ekoizle handienetako bat.
 
Bigarren Mundu Gerraz geroztik Italiako industria azkar eta asko aurreratu zen. 2015ean langileen % 28,3 aritzen zen industrian<ref name="cia"/>. Hauek dira industria jarduera nagusiak: [[ehungintza]], kimika industria, autoak, metalurgia, plastikoa, makina astunak, tresna elektrikoak eta janari industria (pasta). Ontziolek, tabakoak, kalamuak eta azukre erremolatxak ere garrantzi handia dute. Industriagune nagusiak [[Genova]], [[Milan]], [[Erroma]] eta [[Turin]] dira.
 
Italiak gasa, ikatza eta petrolioa inportatzen du energia sortzeko. Energia elektrikoaren % 58,9 [[zentral termiko]]etan ekoizten du, petroliotik eratorritako gaiak, [[gas natural]]a, [[harrikatz]]a edo [[lignito]]a errez. % 11,5 [[zentral hidroelektriko]]etan lortzen du, eta % 23,4 beste [[energia berriztagarri]]en bitartez (2012<ref name="cia"/>).
 
== Azpiegiturak ==
336. lerroa:
 
=== Musika ===
Italiak musikari egin dion ekarpena arte plastikoei egindakoari bezain garrantzitsua da. Claudio Monteverdi eta Carlo Gesualdoren «madrigalak», Giovanni Pierluigi da Palestrinaren eta Erromako eskolaren eliza musika, XVII. mendean Florentzian sortu eta laster Veneziara, Napolira eta Erromara zabaldu zen opera, eta musika sinfonikoa, ''concerti grossi-''ak, sonatak eta abar guztiak dira Italian sortuak. Italiari "«musikaren aberria"» deitura eman izana asko eta asko musikagile itzal handikori zor zaio.
 
* [[Musika klasiko]]a:
** ''Musikagileakmusikagileak'': [[Antonio Vivaldi]], [[Tomaso Albinoni]], [[Gioachino Rossini]], [[Gaetano Donizetti]], [[Vincenzo Bellini]], [[Giuseppe Verdi]], [[Pietro Mascagni]] eta [[Giacomo Puccini]].;
** ''Opera[[opera]] kantariak'': [[Enrico Caruso]], [[Luciano Pavarotti]] eta [[Andrea Bocelli]].;
** ''Operaopera arteoak'':
*** [[Teatro dell'Opera di Roma|''Teatro dell'Opera di Roma'']] ([[Erroma]]).,
*** [[Teatro Comunale|''Teatro Comunale'']] ([[Florentzia]]).,
*** [[La Scala|''La Scala'']] ([[Milan]]).,
*** [[Teatro Regio di Torino|''Teatro Regio di Torino'']] ([[Turin]]).,
*** [[La Fenice|''La Fenice'']] ([[Venezia]]).
* Musika garaikidea: [[Banda Bassotti]]