«Durangoko bonbardaketa»: berrikuspenen arteko aldeak

1937ko martxoaren 31n 07:00etan [[Soria]]tik ([[Espainia]]) bonbardaketa astuneko 24. taldeko 213 eta 214. eskuadrilako [[Savoia S-81]] bederatzi hegazkin aireratu ziren. 08:00etan [[Logroño]]tik (Espainia) [[Fiat Cr-32]] hamazortzi ehiza-hegazkin abiatu eta [[Errioxa]] gainean elkartu ziren Soriatik irtendakoekin. Handik formazioan joan ziren [[Idiazabal]]eraino. Idiazabal gainean bira eman eta eskuadrila bakoitzak bere helbururantz hartu zuen: 213. eskuadrilako bost hegazkin, [[Victtorio Cannaviello]] buru zutela, [[Elorrio]]rantz joan ziren, eta 214. eskuadrilako beste lau, [[Gildo Simini]] buru zutela, Durangorantz.
Elorriora 50050 kiloko 88088 bonba utzi zituzten jausten. Durangora 214. eskuadrila sortaldetik sartaldera sartu zen goizeko 08:30 aldera, [[Kurutziaga]]tik aurrera hiriaren diagonalik luzeena egin eta, bonbardaketako lau hegazkin haiek 50 kiloko 80 inguru bonba bota zituzten.
Santa Anako kanpaiek alarma deika jo zuten. Jendea ez zen larregi larritu, aurreko egunetan hegazkinek errenditu ezik Bizkaia osoa suntsituko zutela mehatxuzko orriak besterik botatzen ez zutelako. Gero Santa Anako kanpaiak etenik gabe jotzen hasi ziren eta batzuk gordelekuetara sartu ziren, babes handirik ematen ez bazuten ere. Sirena entzun zenerako, 13 hegazkin ikusi ziren sortaldetik [[Abadiño]] gaineko zerutik zetozela, lau hegazkin astun bonbardaketakoak eta bederatzi arin ehizakoak.
Anonymous user