1812ko Espainiako Konstituzioa Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
11. lerroa:
 
=== Gipuzkoa ===
Napoleonen tropa erretretan zetozen [[Iberiar Penintsulako Gerra Euskal Herrian|haien kontrolpeko Euskal Herrirantz]], [[Arthur Wellesley|Wellington jeneral britainiarraren]] tropek jazarrita. 1813ko ekainaren 21ean, frantsesek [[Gasteizko gudua|Gasteizko Gudua]] galdu zuten. Ekain amaierarako, aliatuak Donostian ziren. Bada, uztailaren amaieran, [[Francisco Javier Castaños|Francisco Javier Castaños jeneralak]], une horretan Espainiako armadako buruak, Deban Batzar Nagusiak elkartzeko deialdia egin zuen. [[Jose Maria Zurbano]] zen orduan ahaldun nagusia.<ref name=":Donostia1813 154-155">Egaña, I. 2012, 154-155. or.</ref>
 
Batzar horretan, Castañosek rol oso eztabaidagarria izan zuen. Kosta ahala kosta saiatu zen Cádizko Konstituzioa onar zedin, ezpata mehatxuz astinduz.<ref name=":Donostia1813 154-155"/> Batzartutakoek uztailaren 31n onartu zuten Konstituzioa. Gipuzkoako lege eta arauen ikuspegiarekin konstituzio horrek zituen antzekotasunak nabarmendu bai, baina hura Gipuzkoako eredu instituzionalarekin bateragarri egiteko beharra ere aipatzen zuten.<ref name=":Donostia1813 154-155"/>