Nabarreriako Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
33. lerroa:
 
==Ondorioak==
[[Irudi:Philippe IV Le Bel.jpg|thumb|riht|250px|Joana I.arekin ezkonduta, [[Frantziako Philippe IV.a|Filipe]], Frantziako erregea ([[1285]]-[[1314]]) izateaz gain, Nafarroako errege bihurtu zen ([[1284]]-[[1305]]).]]
Nabarrerian egindako txikizioak nabarmenak izan ziren. Burgu hori populaziorik gabe geratu zen, harik eta [[1324]]an erregeak berriro etxebizitzen eraikuntza baimendu zuen arte. Esan bezala, erasotzaileek ez zuten katedrala ere errespetatu. Hango klaustroa oso kalteturik suertatu zen, eta erabaki zen beste bat eraikitzea, horko horretan estilo [[gotiko]]an.
 
Nobleziari dagokionez, Gaztelan adostutako hitzarmenetan idatzi zen bezala, Frantziako erregeak matxinoei eta haien familiei amnistia eman zien eta euren ohore zein ondasunak bueltatzekoak zitzaizkien. Baina barkamena paperetatik errealitatera ez zen gauzatu. Imbert de Beaulieu jeneralak Nafarroako gazteluetan konfidantzazko pertsonak kokatu zituen, Joana erregina txikiari fideltasuna agindu ziotenank. Eustace de Beaumarchais gobernariak politika bera segi zuen. Honela, Gontzalbo IuainesIbaines de Baztan, Gartzia Almoravit edo Johan de Vidaurre baroiak erbesteratu ziren, eta haien ondasunak korora pasa ziren.
 
Barneko erresistentzia garaituta edo kanporatuta, Nafarroako gobernua frantziarrek izan zuten eragozpen handirik gabe. Joana Frantziako erregearen bigarren semearekin ezkondu zen [[1284]]ko [[abuztuaren 16]]an. Baina orduko Frantziako printzerik zaharrena hilda zegoenez ([[1276]]), eta [[1285]]ean Frantziako errege bera zendu zenez, Frantziako eta Nafarroako koroak Filipe Ederrarengana igaro ziren. Honek Paristik gobernatu zuen, frantziar gobernadoreen bidez Nafarroan. Nahigabea hedatuta, erreginaren heriotzan ([[1305]]) nafarrak berriro matxinatu ziren, eta aukera izan zutenean, [[kapetar leinu]]ko azken erregea hil zenean ([[1328]]), nafarrek beste etxe bat hautatu zuten euren tronurako.