Immunitate-sistema: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
192. lerroa:
 
Linfozitoen zelula aitzindariak hezur-muinean sortzen dira. Gero zelula aitzindari horietako batzuk [[timo]]ra joaten dira eta bertan T linfozito bihurtu. Besteak, aldiz, hezur-muinean geratzen dira eta bertan heldu ondoren B linfozito bihurtzen dira.
** T Linfozitoak: timora iristen dira, bertan heltzeko. [[Parasito]] edo [[Zelula barneko parasito|zelularen barneko mikrobioak]] ezabatzea da haien eginkizuna. [[Linfokina]]k ere askatzen dituzte makrofagoak aktibatzeko. Hiru azpitalde daude:
*** T Linfozito laguntzaileak (Th edo CD4+ ere deituak): Zelula antigeno-aurkezleek erakusten dizkieten antigenoak ezagutzen dituzte eta erantzun immunitarioa abian jartzen dute. Erantzun hori abiatzeko zitokinak askatzen dituzte. Immunitate humoralean zein zelularrean -bietan- eginkizun garrantzitsua burutzen dute.
*** T Linfozito hiltzaileak (Tc edo CD8+ ere deituak): Diana zeluletara edo zelula arrotzetara itsasteko gaitasuna dute, euren mintza entzimekin eta entzima zitotoxikoekin zulatuz. Zelulak hil egiten dira eta infekzioa ez da zabaltzen.
*** T linfozito ezabatzaileak: Erantzun immunea geldiarazten dute.
** B Linfozitoak: organo linfoidetan ([[gongoil linfatiko]]etan, [[Amigdala|amigdaletan]], hesteetako [[Peyer-en plaka|Peyer-en plaketan]]...) egon ohi dira. Molekula arrotzetara batuko diren antigorputzak sortzea da haien eginkizuna. Geldirik oso txikiak dira baina aktibatzean milioika antigorputz sortzen dituzte.
 
Th linfozitoek B linfozitoen ugalketa sustatzen dute, [[zitokina]]k askatzean. Sintesi hori blokeatu ere egin dezakete, zitokin inhibitzaileak askatzen badituzte.