Kalkaneo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
"Oin-zolako fasziitis" lotura
13. lerroa:
'''Kalkaneoa''' ([[latin]]etik ''Os calcis'') edo '''orpo hezurra''' oineko [[hezur]] bat da [[tartso]]en taldekoa, laburra, asimetrikoa [[kubo]] ez erregular formakoa eta sei aurpegi ditu: goikoa, behekoa, atzekoa, aurrekoa eta alboetakoak. Horietatik bi, gutxi gora-behera, artikularrak dira. Hezur honek, oineko orpoa eratzen du.
 
Tartsoen lehen ilarako behealdean dago. Goialdetik [[tortolos|astragalo]] izena duen eta, euskaraz, tortolos bezala ezagunagoa den hezurrarekin artikulatzen da. Aurrealdetik, berriz, [[kuboide]] hezurrarekin artikulatzen da. Ibiltzerakoan, oinaren lehen euste puntua da, odolak gutxien irrigatzen duen tokietako batean dagoelarik. Oin zolako [[kuxin]]ak babesten du, [[gantz ehun]]ezkoa, funtzio arintzailea duena. Bere atzealdeko aurpegian, gorputzeko [[zurda]]rik indartsuenaren ezarpena hartzen du: Akilesen zurda, alegia, eta bere oin zolako aurpegitik, faszia edo [[oin zolako aponeurosi]]a sorrarazten du, gaixotasun batzuetan zerikusi handia duena, [[Oin-zolako fasziitis|oin zolako faszitisfaszitisa]]a edo [[kalkaneoko ezproi]]a kasu.
 
Kalkaneoak astragaloarekiko duen posizioa (artikulazio azpiastragalotarra) eta lurrarekiko duenak, atzeoin posizio baroa, balgoa edo neutroa zehazten dute. Atzeoin baroak eta, batik-bat, balgoak, [[lokomozio aparatu]]aren gaixotasun ezberdinen arduradunak dira, eta, hori dela eta, ohiko ibileraren arazoak agertzen dira, ondorio kliniko garrantzitsuekin: gainkargak, mina, lautza, gihar nekea, [[hallux valgus|juanikoteak]]...) oinari zein hanka osoari dagokionez. Guzti honetatik, zera dator: bere kokapena oso garrantzitsua dela ibiltze on baterako eta baita oinaren gainontzeko talde artikularraren osasunerako ere.