Arte bisigotikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Agur (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
40. lerroa:
[[Urregintza]] zein [[bitxigintza]] oso garrantzitsuak izan ziren. izan ere, [[Toledo]]ko monarkak gorteko zeremonietan janzkera pertsonalean asko erabili zuen. Ohitura hau, [[Bizantzio]]ko zeremonietan oinarritu zen. Eginiko urregintza zein bitxigintza monarkiaren sustapenean egin zen. Tailer aulikoak, ofizialak zituzten gorteko eskakizunei erantzuteko.
 
Esparru erlijiosoetan ere asko erabiliko ziren, iturriek diotenez [[Merida]]ko elizetan bitxiak barra -barra zeuden. Musulmanek ere idatzia utzi zuten, [[Toledo]] konkistatzera sartu zirenean, izugarrizko altxor aberatsak topatu zituztela. Bitxiak, altxor sakratuaren kontzeptuan sartu behar ditugu.
 
Fintasuna, dotoretasuna eta suntuosidadea adierazten zuten. Boterearen eta hondasunaren ikur bihurtu ziren. Herri germaniarrek mugikorrak ziren luxuzko objetuak gustukoak zituzten eta beren produkzioa garrantzitsua izan zen.