«Eduardo Benavente»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
''[[Prisma]]'' taldean hasi zen, Toti Arboles eta [[Nacho Cano]]rekin (geroago ''[[Mecano]]'') batera. Geroxeago ''[[Plastico]]'' sortu zuten, Eduardok ahotsa jarriz eta Toti baterian zirela. Eduardok alde egin zuen talde honetatik eta ''[[Los Escaparates]]'' sortu zuen [[Angel Alvarez Caballero]]rekin batera. [[1980]]an ''Alaska y los Pegamoides'' taldean sartu zen, bateria jotzen. ''Volar'' eta ''En el jardin'' abestiak konposatu zituen.
 
[[1981]]ean Eduardo eta bere anaia Javier, [[Nacho Canut]] eta honen anaia Johnnyrekin batera Paralisis Permanente sortu zuten. Talde honetan [[Jaime Urrutia]]k (''[[Gabinete Caligari]]'') ere parte hartu zuen beranduago eta [[Rafa Balmaseda]] (''[[Glutamayo Ye-Ye]]'', ''[[Derribos Arias]]'') eta [[Ana Curra]]k ere bai.
 
[[1983]]ko [[maiatzaren 14]]an [[Leon]]etik [[Zaragoza]]ra zihoan banda, kontzertutik kontzertura. Euria goitik behera, Eduardo, Ana eta Toti zihoazen autoak istripua izan zuen [[Errioxa]]ko [[Alfaro]] inguruan. Eduardo Benavente segituan hil zen bere 20 urteko bizitza betiko itzaliz. Ana Curra ospitalera eraman zuten eta Totik ez zuen ezer asko izan. Zaragozan berehala jakin zuten albiste malapartatu hura, ''[[Alaska y Dinarama]]''k bere aktuazioa bukatu eta gutxira.
6.797

edits