Eduardo Benavente: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Eduardo Benavente''' (Madril, 1962ko urriaren 30-Alfaro, 1983ko maiatzaren 14) movida madrileña delakoan ospea hartu musikari espainiarra da. [[Para...
(Ez dago alderik)

20:17, 9 apirila 2008ko berrikusketa

Eduardo Benavente (Madril, 1962ko urriaren 30-Alfaro, 1983ko maiatzaren 14) movida madrileña delakoan ospea hartu musikari espainiarra da.

Paralisis Permanente taldearen liderra izan zen eta heriotza azkar batek 80. hamarkadako mito bihurtu zuen.

Prisma taldean hasi zen, Toti Arboles eta Nacho Canorekin (beranduago Mecano) batera.

Beranduxeago Plastico sortu zuten, Eduardok ahotsa jarriz eta Toti baterian zirelarik.

Eduardok alde egin zuen talde honetatik eta Los Escaparates sortu zuen Angel Alvarez Caballerorekin batera.

1980an Alaska y los Pegamoides taldean sartu zen, bateria jotzen. Volar eta En el jardin abestiak konposatu zituen.

1981ean Eduardo eta bere anaia Javier, Nacho Canut eta honen anaia Johnnyrekin batera Paralisis Permanente sortu zuten. Talde honetan Jaime Urrutiak (Gabinete Caligari) ere parte hartu zuen beranduago eta Rafa Balmaseda (Glutamayo Ye-Ye, Derribos Arias) eta Ana Currak ere bai.

1983ko maiatzaren 14an Leonetik Zaragozara zihoan banda, kontzertutik kontzertura. Euria goitik behera, Eduardo, Ana eta Toti zihoazten kotxeak istripua izan zuen Errioxako Alfaro inguruan. Eduardo Benavente segituan hil zen bere 20 urteko bizitza betirako itzalduz. Ana Curra ospitalera eraman zuten eta Totik ez zuen ezer asko izan. Zaragozan berehala jakin zuten albiste malapartatu hura, Alaska y Dinaramak bere aktuazioa bukatu eta gutxira.

Kanpo loturak