Donostia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Ez du behar
19. lerroa:
'''Donostia''' (ofizialki ''Donostia'' / ''San Sebastián'')<ref name=Ofiziala /> [[Gipuzkoa]]ko hiriburu eta udalerri nagusia da, eta [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] [[Euskal Herriko hiri nagusien zerrenda|hiri jendetsuenen artean]] laugarrena, {{formatnum:{{Gipuzkoako_udalerrien_biztanleria|Donostia}}}} biztanle dituenez. [[Donostiako metropoli eremua|Metropoli eremuak]], berriz, 400.000 bat biztanle ditu. [[Kantauri|Kantauri itsasoaren]] ertzean dago, [[Bizkaiko golkoa]]ren magalean.
 
Euskal Herriko hiriburuetatik Donostiak du [[euskaldun]]en ehunekorik handiena: %&nbsp;33,5.<ref name=V.inkesta>Eusko Jaurlaritza: ''V. Inkesta Soziolinguistikoa'', Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2011.</ref> Administrazio, kultura, hezkuntza eta turismoaren zentro garrantzitsu bat da [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskal Autonomi Erkidegoan]], eta 2016an [[Europako kultura-hiriburu]]a izan da. 2014an, «''[[National Geographic]]''» aldizkariak munduko hiri zoriontsuenen artean kokatu zuen Donostia.<ref>Iker {{maiuskula txiki|Gomez}}, [http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/2838234/munduko-hiri-zoriontsuenak--national-geographic-zerrenda-kaleratu-du/ «Donostia, munduko hiri zoriontsuenen zerrendan»], ''EiTB'', 2014-12-29.</ref>
 
== Izena ==
321. lerroa:
 
== Ekonomia ==
Donostiaren jarduera [[Euskal Herriko ekonomia|ekonomiko]] nagusia zerbitzu-sektorean dago. [[Nekazaritza]]<nowiki/>k, gehienbat Zubieta eta Igeldo auzoetan kokatua, % 0,1a soilik dakarkio ekonomiari. [[Industria]] eta [[eraikuntza]] sektoreek % 11,3a (industria [[27 Poligonoa]]n eta [[Rezola zementu lantegia]]n biltzen da batez ere) eta gainontzeko % 88,6a zerbitzuei dagokie.<ref name=":0">{{Cite web|url=http://www.fomentosansebastian.eus/eu/hiri-behatokia/datu-estatistikoak|izenburua=Donostiako Sustapena. Hiri Behatokia. Datu estatistikoak.|sartze-data=2016-11-7|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref> Donostiako [[barne produktu gordin]]a [[per capita]] 34.589 eurokoa izan zen 2012 urtean.<ref>Barne Produktu Gordina per kapita, EAE, Eustat. 2012</ref> Langabeziari dagokionez, [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskal Autonomi Erkidegoko]] hiriburuetan tasa baxuena dago Donostian. 2015ean, % 11,2koa zen (guztira, 10.418 langabetu). Sexuen arabera, emakumeen [[langabezia]] tasa % 12,7koa zen (5.657) eta gizonezkoena, berriz, % 9,9koa (4.761).
 
Adinaren araberako irakurketa egiterakoan, 45 urtetik gorakoek dute langabezia-tasa altuena, 5142 langabetu baitira.<ref name=":0" />