Euskal Unibertsitatea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
4. lerroa:
Hainbat saio egin dira Euskal Unibertsitatearen kontzeptua aldarrikapen konkretua bihurtu ahal izateko. Esanguratsuena UEUren sorrera izan zen (Donibane Lohizune, 1973). Bertan plazaratu zen xedea Euskal Unibertsitatea sortzea izan zen. Bi hamarkada beranduago bestelako saioak egin ziren, tartean "J.M. Barandiaran" proiektua. Milurteko berriarekin batera UEUk hastapen helburuari eutsi eta bere II. Kongresuan (2003)Euskal Unibertsitatea sortzeko zeregina onartu zuen berriro. Kongresu horretatik sortutako Euskal Unibertsitatea Eginez mintegiak adostu zuen gaur egun erreferentziatzat hartzen diren "Euskal Unibertsitatearen oinarrizko ezaugarriak" izeneko bost ezaugarri:
 
1.# Euskaldunon unibertsitate eleanitza.
2.# Euskararen hizkuntza-komunitatea eratzeko eta garatzeko erakundea.
3.# Gizartearen parte-hartzearen sustatzailea, herriaren zerbitzura dagoena eta demokratikoa.
4.# Euskal Herriaren eraketa soziopolitikorako lagungarria.
5.# Europako unibertsitate-esparruan homologagarria.
 
Gaur egun EUST taldea (Euskal Unibertsitatearen Sustapen Taldea)ari da bost ezaugarri hauetan oinarrituriko Euskal Unibertsitatearen proiektua gauzatze lanetan. Horretarako UEU bera, Kontseilua eta Nazio Eztagaida Gunea elkartu eta aipatu taldea osatu zuten.