Dena da ETA: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
186. lerroa:
 
=== ETAren aurka egonagatik, ETAren aurka egindako legeen ondorioz kondenatuta: Juan María Atutxa ===
[[Fitxategi:Atutxa 2.jpg|thumb|220px|[[Juan Mari Atutxa]] "ETAren alde" egoteagatik kondenatua. Sasoi hartan [[Eusko Legebiltzarra]]ren lehendakaria zen eta [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]] alderdian zegoen.]]
[[Juan María Atutxa]], Eusko Jaurlaritzako Barne Sailburua izan zena 1996an besteak beste [[Koordinadora Abertzale Sozialista|KAS]], [[Jarrai]], eta [[Amnistiaren Aldeko Batzordeak|Amnistiaren aldeko batzordeak]] legez kanpo uztearen alde agertu zen. Garai horietan [[Onda Cero]]n egindako hitzaldian, Atutxak zera esan zuen: "Nik ulertzen dut agian ez dela zuzenena baina zera esan ahal dut: legez kanpo utz ditzagun sigla alegal horiek. Ilegaltzat har ditzagun. Eta hauek legez kanpo uztea diot: [[Jarrai]], [[Egizan]], [[Amnistiaren Aldeko Batzordeak]] eta [[KAS]]. Gutxienez sigla hauek. Beraz, komunikabideen aurrean erakunde hauen siglen ordezkari, bozeramaile edo arduraduna ustezko delitugilea dela adierazi dezagun". Hau da, erakunde horiek legez kanpo uztearen alde jo zuen argi eta garbi.<ref>{{erreferentzia|url=http://elpais.com/diario/1996/02/07/espana/823647623_850215.html</ref>. Aldi berean ETAk hainbeste atentatu saiakera egin zituen Atutxaren aurka. <ref>{{erreferentzia|url=http://www.20minutos.es/noticia/53360/0/atutxa/perfil/abandona/</ref> Horrek denak ez zion balio izan inputatua eta kondenatua izateko. 2003an parlamentuaren zati ziren ezker abertzaleko taldea (hau da, legez ETAkoak) ez desegiteagatik inhabilitazioa eta 18.000 euroko isuna jaso zuen.<ref>{{erreferentzia|url=http://www.elmundo.es/espana/2013/12/05/52a05b8461fd3dc2058b45a0.html}}</ref>. Prozesu judizial luze batean, eta Espainiako justiziako maila guztietan goragoko helegiteak eginda gero, azkenean, Europako justiziak kendu zion arrazoia Espainiako justiziari.<ref>{{Cite news|url=http://www.lavanguardia.com/politica/20170613/423369053751/justicia-europea-condena-espana-inhabilitacion-atutxa.html|abizena=Agentziak|izena=|izenburua=La Justicia europea condena a España por la inhabilitación de Atutxa|data=2017-06-13|egunkaria=La Vanguardia|formatoa=html|hizkuntza=es|sartze-data=2018-01-11}}</ref>.
 
[[Fitxategi:Juan José Ibarretxe 2007 (cropped).jpg|thumb|200px|ezkerrera|[[Juan Jose Ibarretxe]], [[Batasuna]]ko kideekin hitz egiteagatik inputatua izan zen. Sasoi hartan [[Eusko Jaurlaritza]]ko lehendakaria zen eta [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]] alderdian zegoen.]]
 
[[Fitxategi:Patxi López 2013 (cropped).jpg|thumb|200px|eskuinera|[[Patxi López|Patxi Lopez]], [[Batasuna]]ko kideekin hitz egiteagatik inputatua izan zen. Sasoi hartan [[PSE-EE|PSE]]ko burua zen.]]
 
=== Lehendakari izateko aukera gehien dituzten bi lehendakarigaiak ETAren kolaboratzaile direlakoan inputatuak ===
2006an besteak beste [[Juan José Ibarretxe]] eta [[Patxi López]] Batasunako buruzagi batzuekin egindako bilera baten ondorioz, 2009an epaitu zituzten. Azkenean artxibatuko zen epaiketan, hauteskundeak izan baino pixka bat lehenago. Nahiz eta elkarrizketa publikoa izan, [[Ermuko Foroa|Foro de Ermua]] eta [[Dignidad y Justicia]] taldeak, ETAren kolaboratzaileak zirela ziurtatu zuten eta bi urte eta bi urte eta bederatzi hilabeteetako kartzela zigorra eskatu zuten [[Juan Jose Ibarretxe|Juan José Ibarretxerentzat]]. [[Patxi López]] eta [[Rodolfo Ares]]entzat 9 hilabete eta urte baten arteko kartzela zigorra eskatu zuten.<ref>{{erreferentzia|url=http://www.elcomercio.es/gijon/20090108/politica/ibarretxe-patxi-lopez-sientan-20090108.html}}</ref>. Azkenean, epaiketa bertan behera geratu zen.
 
=== ETAren aurka egonagatik, ETAren kolaboratzaile izendatua: Rodolfo Ares ===
204. lerroa:
 
=== Nafarroa Baiko alkatea, ETAren alde omen dagoelako inputatuta ===
2009ko urrian, [[Atarrabia]]ko alkatea zen [[Pello Gurbindo]], [[Nafarroa Bai]]ko alderdikoa, [[Eusko Abertzale Ekintza]]ko, (EAEko), zinegotzi bati herriko jaietan [[txupinazo]]a botatzen utzi zion. Ordurako EAEren partaide izatea, etakide izatearen parekoa zen eta beraz, legez, etakide bati utzi zion txupinazoa botatzen. Ondorioz, ETAren aldekotzat inputatu zuten Pello Gurbindo. <ref>{{erreferentzia|url=http://www.elmundo.es/elmundo/2009/11/17/espana/1258417026.html}}</ref>
 
== ''Dena da ETA'' ideiaren aplikazioa ==