Jean Nesprias: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Jean Nesprias''' ([[Biarritz]], [[Lapurdi]], [[1927]]ko [[ekainaren 18]]a - [[2018]]ko [[otsailaren 5]]a) [[dantza]] irakaslea izan zen.<ref name=''aa''>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= https://www.berria.eus/albisteak/148756/jean_nesprias_dantza_irakaslea_hil_da.htm |izenburua= Jean Nesprias dantza irakaslea hil da |aldizkaria=[[Berria]]|data= 2018ko otsailak 7. |postscriptum= CC BY-SA 4.0 lizentzia}}</ref>.
 
== Bizitza ==
[[Biarritz]]eko [[baserri]] batean sortu zen Jean Nesprias, eta 12 urte zituenean hasi zen [[euskal dantza]]k ikasten, [[Segundo Olaeta]] koreografoarekin. Dantza irakasteari, berriz, [[1941]]ean ekin zion, [[Orok Bat]] eliz elkartean, [[Angelu]]ko Blancpignon parrokian. Bassaisteguy erretoreak eskatu zion. Gazteei [[futbol]]az aparte beste zerbait proposatzeko, Orok Bat dantza taldea sortu zuen [[1943]]an. 16 urte zituen orduan Nespriasek. [[1963]]an, [[Orai Bat]] izena hartu zuen Orok Batek, eta [[Baiona]]n kokatu zuten. Erretreta hartutakoan, [[1993]]an, [[Erro Bat]] sortu zuen.<ref name=''aa''/>.
 
Adinean aurrera egin arte jarraitu zuen [[dantza]] irakasten, baita [[txistu]]a ere. Hain zuzen, [[Jean Hillau]] [[baigorri]]arrarekin ikasi zuen tresna hori jotzen.<ref name=''aa''/>.
 
[[Euskal Kultur Erakundea]]k [[2012]]an egindako elkarrizketa batean, euskal dantzak eboluzionatu egin behar zuela zioen, hala ere, zehaztapen batekin: "''Ez da sekula ahantzi behar [[euskal dantza]]z mintzo garela eta ez dantzaz orokorki''".<ref name=''aa''/>.
 
[[2011]]n agertu zen azkenekoz oholtza gainean, [[Mizel Theret]] koreografoaren ''Oroitzen naiz'' lanean, euskal dantzaren ikur izan diren [[Philippe Oianburu]] eta [[Koldo Zabala]]rekin batera.<ref name=''aa''/>.
 
== Erreferentziak ==