Euskal Herria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Dark Galaxy wikilariaren aldaketak ezabatuz, Lainobeltz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
Ez da behar hainbeste lotura gauza berdinaetara gehitzea
44. lerroa:
'''Euskal Herria''' [[Europa]]ko herrialde bat da. Historikoki [[euskaldun]]en eta [[euskara]]ren lurraldea da, [[Pirinioak|Pirinio]] mendien mendebaldean kokatua, [[Frantzia]] eta [[Espainia]]ren arteko muga egiten duen mendilerroaren inguruan, eta [[Bizkaiko golkoa|Bizkaiko golkorantz]] zabaltzen dena. Zazpi herrialde edo probintzia historiko ditu: [[Araba]], [[Bizkaia]], [[Gipuzkoa]], [[Lapurdi]], [[Nafarroa Beherea]], [[Nafarroa Garaia]] eta [[Zuberoa]]. Hala ere, ez dago haien arteko antolamendu politiko-administratibo egituraturik. Guztira, Euskal Herriak 20.950,3 [[kilometro koadro|km²]] ditu, eta 3.127.994 biztanle zituen [[2016]]an<ref>{{Erreferentzia|abizena=udalbiltza.eus|izenburua=Udalbiltza|url=http://www.udalbiltza.eus/Euskal_Herriari_begira/Mapa|aldizkaria=www.udalbiltza.eus|sartze-data=2018-02-16}}</ref>.
 
[[Iruñea]] hiriburutzat jo ohi da, arrazoi historikoak direla kausa, nahiz eta izendapen ofizialik ez den. Halaxe iritzi zion [[XVIII. mendea]]ren hasieran [[Joanes Etxeberri|Joanes Etxeberri Sarakoak]]: «Iruiñea eskualdunen hiri buruzagia».<ref>[http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/E/EtxebSaraHatsapenak004.htm Joanes Etxeberri, «Etxeberri Sarakoa»: ''Eskuararen hatsapenak'' (c. 1718)]</ref> Hiririk handiena [[Bilbo]] da, eta [[Gasteiz]] ''de facto'' [[Euskal Autonomia Erkidego]]aren hiriburua da<ref group="oh">Ezein legetan ez da zehaztu, oraingoz, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua zein den.</ref>. Gainera, beste hiru udalerrik dute 100.000 biztanle baino gehiago. 1980tik aurrera, Euskal Herria hiru eremu politikotan banatu da: [[Euskal Autonomia Erkidegoa]] eta [[Nafarroako Foru Komunitatea]] Espainian, eta [[Ipar Euskal Herria|Frantziako euskal lurraldea]] [[Pirinio Atlantikoak|Pirinio Atlantikoetan]], 2017tik [[Euskal Hirigune Elkargoa]] bilakatua. Euskal Herriko biztanleei '''euskal herritar''' edo —egun—gaur egun gutxiago erabiltzen den izena— '''euskotar''' deritze; lurraldeari izena eman dion hizkuntzaZ jakin edo hitz egiten dutenei, berriz, [[euskaldun]].
 
Euskal Herriaren lehen aipamena XVI. mendekoa da, [[Joan Perez Lazarraga|Juan Perez Lazarraga]] egile arabarrak eta [[Joanes Leizarraga]] nafarrak idatzita. Euskaldunak egungoan baino lurralde zabalagoan bizi izan dira iraganean, eta egungo lurralde identifikazioa XVII. mendean hasi zen eratzen ([[Axular]] idazleak euskaldunen egungo hedadura politiko-administratiboa aipatzen du [[Gero (Axular)|''Gero''ren]] [[Hitzaurre|aitzin-solasean]]). [[Gizaki]] modernoa orain dela 35.000 urte iritsi zen gaur egungo Euskal Herrira, eta [[Euskal Herriko historiaurrea|historiaurrean]] [[labar-arte]]a zein hainbat [[monumentu megalitiko]] utzi zituzten. VII. mendetik aurrera, [[Baskoi|Erdi Aroko baskoiak]] agertzen hasi ziren, etA [[Baskoniako Dukerria]]ren inguruan kokatu ziren.
200. lerroa:
2014an, euskal herritarren %&nbsp;72,8 dira bertan jaioak. Kanpoan jaiotakoen arteko gehienak [[Frantzia]]n eta [[Espainia]]n sortu dira (%&nbsp;18,6), eta beste tokiren batean jaio dira %&nbsp;8,6.<ref name=Petxarroman20141005>Iñaki Petxarroman, [http://www.berria.eus/paperekoa/1815/021/001/2014-10-05/euskal_herritar_ez_ezik_espainiar_edo_frantziar_ere_sentitzen_da_gehiengoa.htm «Euskal herritar ez ezik, espainiar edo frantziar ere sentitzen da gehiengoa»], ''Berria'', 2014-10-05</ref>.
 
Bost biztanletik lauk (%&nbsp;79k) erdara dute lehen hizkuntza. Horien artean %&nbsp;74,1ek [[gaztelania]] edo [[frantses]]a dute lehen hizkuntza, eta %&nbsp;4,9k beste hizkuntzaren bat. Horien artean 34 hizkuntza antzeman dituzte inkesta egileek. Euskara lehen hizkuntza duten herritarrak %&nbsp;15,6 dira, eta [[euskara]] eta beste bat edo beste batzuk %&nbsp;4,6. Euskara edo gaztelania eta frantsesa ez den beste hizkuntza bat dakiten gehienek (%&nbsp;85,2) erabiltzen dute hizkuntza hori senide edo herrikideekin. Beste %&nbsp;9,9k erabili nahiko lukete. Euskal herritar gehienak eremu pribatuan norbere kultura mantentzeko eskubidearen aldekoak dira (%&nbsp;93,2). Administrazioak [[kultura]] bat baino gehiago bultzatzearen aldekoak: %&nbsp;64,2. [[Hezkuntza]] sisteman bertan bizi diren kolektiboen hizkuntzek eta kulturek toki bat izan beharko luketela %&nbsp;56,3k babesten du. Euskal herritarren %&nbsp;80,2k uste dute migratzaileei [[gaztelania]] eta [[frantses]]afrantsesa jakiteko eskatu behar zaiela. Askoz gutxiago dira, berriz, [[euskara]] jakin behar dutela diotenen portzentajea: %&nbsp;53,2.<ref name=Petxarroman20141005/>
 
Euskal Herrian [[identitate]] kolektibo nagusia euskal herritar eta espainiar edo frantziar sentitzen direnek osatutakoa da: %&nbsp;33,2. Gertutik jarraitzen die euskal herritar bakarrik sentitzen direnek osatutako multzoak (%&nbsp;28,6), eta atzerago dago soilik frantziar edo espainiar sentitzen direnek osatutako multzoa (%&nbsp;10,6). [[Euskal Autonomia Erkidegoa]]n (EAE) euskal herritarra identitate «erosoena» da. [[Nafarroa Garaia]]n, nafar identitatea nagusia da (%&nbsp;26,4). [[Ipar Euskal Herria]]n, gehienak frantziar eta euskal herritar sentitzen dira: %&nbsp;53,6. Euskal Herriari buruz herritarrek duten pertzepzioan, %&nbsp;45,2ren ustez, Euskal Herria zazpi herrialdez osatua da. Beste %&nbsp;31,7ren ustez, berriz, [[Euskal Autonomia Erkidegoa|EAEra]] mugatzen da.<ref name=Petxarroman20141005/>
304. lerroa:
{{sakontzeko|Euskal Herriko hizkuntzak}}
[[Fitxategi:Euskaldunkopurua koloreak.png|thumb|250px|Euskaldun diren herritarren ehunekoak, udalerriaren arabera.]]
Euskal Herrian, [[euskara]], [[gaztelania]], [[frantses]]afrantsesa eta [[gaskoi (hizkuntza)|gaskoiera]] mintzatzen dira.
 
[[Gaztelania]] eta [[frantses]]afrantsesa nagusi dira, lehena [[Hego Euskal Herria|Hegoaldean]] eta bigarrena [[Ipar Euskal Herria|Iparraldean]]. Hala ere, gutxi gorabehera biztanleen herenak egiten du [[euskara]]z. [[Gaskoi (hizkuntza)|Gaskoia]], aldiz, [[Baiona]] inguruan ([[Euskal Kosta-Aturri|BAB]]) eta [[Nafarroa Beherea|Nafarroa Behereko]] iparraldeko ingurune batzuetan hitz egiten da, baina oso ahul dago.
 
Euskararen ofizialtasun maila ezberdina da hiru lurraldeen arabera: [[Euskal Autonomia Erkidegoa]]n, hiru probintzietan koofiziala da; [[Nafarroa Garaia|Nafarroako Foru Erkidegoan]], koofiziala «eremu euskaldun» delakoan baino ez, erdi ofiziala «eremu misto»an eta ez ofiziala «eremu erdaldun»ean; [[Ipar Euskal Herria]]n, ez du inolako ofizialtasun estatusik.
324. lerroa:
 
== Politika ==
Euskal Herriko politika ''euskal herritar [[abertzaletasun|abertzale]]'' / ''ez abertzale'' (edo ''[[eusko abertzaletasun|euskal herritar nazionalista]]'' / ''[[espainiar nazionalismo|espainiar nazionalista]]'' edo ''[[jakobino|frantses nazionalista]]'') ardatzak definitzen du, [[Hego Euskal Herria]]n batez ere. Horrela, Euskal Herriko alderdi politikoak, eskuinean edo ezkerrean kokatzeaz gain, Euskal Herria egituratzeari edo [[nazio]]tzat onartzeari buruzko ikuspegiaren arabera bereizten dira. Horrek alderdi anitzeko sistema politiko konplexua sortu du.
 
=== Banaketa administratiboa ===
405. lerroa:
=== Ikurrak ===
[[Fitxategi:Udalbiltzaren_berrantolaketa_batzarra_(8520559557).jpg|thumb|Ikurrina eta Nafarroako bandera, ''Zazpiak Bat'' armarriarekin, [[Udalbiltza]]ren batzarrean.]]
[[Ikurrina]] da Euskal Herriaren [[bandera]] erabiliena. [[Luis Arana Goiri|Luis]] eta [[Sabin Arana]]k asmatu zuten, [[1894]]an, [[Bizkaia|Bizkaiko]] bandera izan zedin, baina laster zabaldu zen Euskal Herriaren banderatzat.<ref>{{Erreferentzia|bilduma=Apuntes para la historia del nacionalismo vasco|url=http://www.euskadi.net/q56/q56ControladorServlet?mapping=fichaMonografia.do&idLibro=09600046421|izenburua=Las banderas de los ex-Estados históricos vascos o regiones autónomas|izena1=Luis|abizena1=Arana|egile1-lotura=Luis Arana Goiri|urtea=1930|hizkuntza=es}}</ref> Gaur egun, [[Euskal Autonomia Erkidegoa|EAEko]] bandera ofiziala da, [[Espainiako bandera|Espainiakoarekin]] eta tokian tokikoekin batera.<ref>{{Erreferentzia|url=http://flagspot.net/flags/es-pv.html|izenburua=Basque Country (Spain)|egilea=Flags of the World|hizkuntza=en}}</ref> [[Ipar Euskal Herria]]n ikurrina oso hedatuta dago, eta agintariek onartuta, baina [[Nafarroa Garaia]]n egoera bestelakoa da: [[2003]]an, [[Nafarroako Gobernua|Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak]] Ikurren Legea onartu zuen, ikurrina toki publikoetatik kentzeko asmoz. Euskal herritar batzuek, hala ere, [[Nafarroako armarria|Nafarroako bandera]] (kate horiak hondo gorrian)<ref>{{Erreferentzia|izena1=Faustino|abizena1=Menendez Pidal|izena2=Javier|abizena2=Martínez de Aguirre|urtea=2000|izenburua=«Para saber más». El Escudo de Armas de Navarra|argitaletxea=[[Nafarroako Gobernua]]|isbn=84-235-2016-1}}</ref> lurralde osorako proposatzen dute. Beste batzuek, berriz, [[Arrano Beltza]] darabilte Euskal Herriaren bandera gisa.
 
Armarritzat, aldiz, [[Zazpiak Bat]] delakoa oso zabalduta dago lurralde osoan. [[Udalbiltza]] erakundeak, adibidez, bere egin du.
449. lerroa:
=== Hezkuntza ===
{{sakontzeko|Hezkuntza Euskal Herrian}}
Euskal Herrian bi hezkuntza sistema ezberdin daude, [[Espainia]] eta [[Frantzia]]koa. Gainera [[Hego Euskal Herria]]n [[Euskal Autonomia Erkidegoa|EAE]] eta [[Nafarroa]]kNafarroak hezkuntzaren gainean arauak sortzeko eskumena dute. Euskal Herri osoan [[ikastola]]k dira [[euskara]]z irakasteko zentroak, nahiz eta [[Nafarroako Eskualde Euskaldun]]ean eta [[Nafarroako Eskualde Mistoa|Eskualde Mistoan]], hala nola Euskal Autonomia Erkidegoan irakaskuntza publikoan ere euskara ikas daitekeen [[D eredua]]n.
 
[[B eredua]] eta gisa bereko eredu elebidunak badira hainbat ikastetxetan, adibidez [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herriko]] [[Ikas-bi]] zentroetan. [[A eredua]]k gazteleraz ematen du irakaskuntza osoa, baina euskara ikasgai bat da. Eredu hau ofizialki Euskal Autonomia Erkidego osoan eta Nafarroa ia osoan har daiteke. Azkenik [[G eredua]] ere existitzen da, non euskara ere ez den ikasgai bat. Eredu hau edo baliokide bat [[Trebiñu]]n, [[Lapurdi]], [[Nafarroa Beherea]] eta [[Zuberoa]]n eta [[Nafarroako Eskualde Ez-euskaldunean]] ematen da.
474. lerroa:
Musika tradizionalean hainbat instrumentu erabiltzen dira, hala nola [[alboka]], [[pandero]]a, [[trikiti]]a, [[txalaparta]], [[txistu]]a, [[hiru zuloko txirula|txirula]] eta [[ttun-ttun]]a. [[Folk musika]]n ere badira nahiko ezagunak diren taldeak, [[Oskorri]] eta [[Tapia eta Leturia]] kasu. Azken urteetan gorakada nabarmena jaso du musika mota honek [[Kepa Junkera]] bezalako musikarien lana dela eta. [[1970eko hamarkada]]n [[Ez Dok Amairu]] mugimenduari lotutako hainbat abeslari ere egon ziren, [[Mikel Laboa]] eta [[Benito Lertxundi]] kasu.
 
Musika garaikideari dagokionez, [[Euskal Rock Erradikala]]k garrantzi handia izan zuen eta oraindik ere badu. Musika estilo horretan, talde aipagarriak dira «[[Barricada]]», [[«Eskorbuto]]», «[[Hertzainak]]», «[[Kortatu]]», «[[La Polla|La Polla Records]]» eta «[[RIP (argipena)|RIP]]», besteak beste. Denboran geroagokoak eta estiloz zabalagoak dira «[[Berri Txarrak]]», [[Betagarri|«Betagarri]]», «[[Kuraia (argipena)|Kuraia]]», [[Fermin Muguruza]] bera, [[Negu Gorriak|«Negu Gorriak]]» eta «[[Zea Mays]]».
 
=== Zinema eta antzerkia ===
{{sakontzeko|Euskal Herriko zinema|Euskal Herriko antzerkia}}
Euskal Herriko zineman erdaraz egiten da gehienbat. Euskarazko filmak gutxi dira, eta gehienak haurrentzat eginak. Azken urteotan, ''«[[Aupa Etxebeste!]]''», ''«[[Kutsidazu bidea, Ixabel]]''» eta ''«[[Eutsi!]]''» izan dira [[euskara|euskal]] film luze aipagarrienetakoak.
 
Euskal Herriko zuzendarien artean, ezagunak dira [[Montxo Armendariz]], [[Juanma Bajo Ulloa]], [[Álex de la Iglesia|Alex de la Iglesia]], [[Julio Medem]] eta [[Imanol Uribe]], besteak beste.
509. lerroa:
[[Gaztelania]]zko telebista nagusiak [[Telecinco]], [[Antena 3]], [[Televisión Española]] (bi kate), Cuatro, La Sexta eta [[ETB 2]] dira. [[Radio Euskadi]] eta [[Radio Vitoria]] gaztelania hutsezko irratiak dira; [[Herri Irratia]] elebiduna eta [[Info7]] hirueleduna. TF1, France 2, France 3, France 5, M6 eta Arte dira frantsesezkoak.
 
[[Egunkari]]ei dagokienez, ''«[[Berria]]''» da euskaraz eta Euskal Herri osoan argitaratzen den bakarra. ''«[[Gara]]''» lurralde osoan ere hedatuta dago eta nagusiki gaztelaniaz egina da. [[Ipar Euskal Herria]]nHerrian, ''[[Le Journal du Pays Basque]]'' eta ''[[Sud Ouest]]'' ditugu. Probintziaz probintzia, hauexek dira irakurrienak: ''[[El Correo|El Correo Español]]'' ([[Bizkaia]]n eta [[Araba]]n), ''[[Diario Vasco|El Diario Vasco]]'' ([[Gipuzkoa]]nGipuzkoan), ''[[Diario de Navarra]]'' ([[Nafarroa Garaia|Nafarroan]]) eta ''[[Sud Ouest]]'' ( [[Ipar Euskal Herria|Ipar euskal herrian]]Herrian).
 
=== Mitologia ===
{{sakontzeko|Euskal Herriko mitologia}}
Euskal mitologia Euskal Herriko lurraldeetako [[Mito|mitoen]] multzoa da. Bertan nahasturik antzematen dira eragin [[kristautasun|kristau]] zein [[paganismo|paganoak]].
 
Gainerako herri eta kulturen antzera euskal mitologia alegiazko kontakizun, antzinako balizko [[jainko]] edo heroien egintzetan edo egiazko gertaeretan oinarritzen da, gehienetan, izadiaren indarren edo giza izaeraren alderdien oihartzuna dakarrena.
 
Kondaira sinbolikoa, munduaren hasierako edo denbora historikotik kanpoko gertakari harrigarriren baten berri ematen du askotan. Antzinako jainko edo heroien ekintzetan edo egiazko gertaeretan oinarritzen dira alegiazko kontakizunak, jatorri ezezagunekoak eta herri baten tradiziozko pentsamendu kolektiboaren osagai direnak, naturaren indarrari edo giza izaeraren zenbait alderdiri buruzko ikuspegia eta sinesteak islatzen ditu.
 
Mitok sailka daitezke kondairaren esanahia edo berez duten mezuaren arabera: Batzukbatzuk kosmosa edo lurraz kanpoko gaia dute, eta besteak, berriz, lurtarrak dira. [[Kristautasun]]aren sarrerak nabarmen eragin du euskal mitologiaren ahoz ahoko transmisioan. Oinarrizko kontzepzio [[metafisika|metafisikoa]] bere horretan mantendu duten ohitura askotan ere [[Biblia]]ko pertsonaien izen ordezkatzea ematen da: udako solstizioa = [[Donibane jaia]] (Done Ibane edo San Joan santuaren izenetik), [[jentil]]arri = Sansonarri, [[Salomon]] eta abar.
 
Euskal Herriko mitologiako pertsonaien, jainko-jainkosen, kondairen, sinesmenen eta abarren korpusa oso zabala da.