Trinket: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
+Ikus, gainera
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa:
'''Trinketa''' lau [[horma|paretako]] [[pilotaleku]] itxia da, kontrakantxarik gabea, jokorako baliagarriak diren lau paretaz mugatua: [[frontis]]a, atzeko edo erreboteko pareta, ezker-pareta eta eskuinekoa.<ref>{{Erreferentzia|url=http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia.asp?sarrera=trinket|egilea=Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa|izenburua=Trinket1}}</ref>
 
Ikusleentzat ere pilotaleku berezia da: beheko palkoa edo solairua egoten da ezker-paretan zehar, galeria bat [[Frontis|frontisetik]] erreboteraino, eta zenbaitetan erreboteko paretan ere bai<sup>[[Palko#cite%20note-2|[2]]][[Palko#cite%20note-3|[3]]]</sup>. Egitura hau kantxan 1,30 metro barneratzen da eta 2 metro inguruko altuera izan ohi du, eta bertan jendea egoteko dago eratua. Galeria honek sare bat izaten du erdialdean, kantxari begira dagoen horman, eta taula deritzan maldatxo edo plano inklinatu batez dago estalia.
 
== Jokoak ==
Trinketean hainbat joko modalitate ditugu. Jatorrizkoa [[esku-huskako pilota|esku huskakoa]] (banaka edo binaka) da; hala ere, [[Argentina]]n [[xare]]z eta [[pala (pilota jokoaren aldaera)|paletaz]] jokatzeari ekin zioten, eta egun nazioarteko lehiaketa modalitate onartuak dira. Trinketean jokatzen den modalitate bitxiena [[pasaka]] da: aurrez aurre jarrita eta erdian sare bat dutela, pilotariak eskularruz aritzen dira.<ref>''Nosotros Los Vascos, Juegos y Deportes (I, La Pelota Vasca)''. Lur Argitaletxea, SA. ISBN 84-7099-261-9</ref> [[Ipar Euskal Herria]]n ugariagoak badira ere, [[Hego Euskal Herria]]n ere badira trinket historikoak.