Iggy Pop: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Iggy Pop''' (Muskegon, Michigan, 1947ko apirilaren 21, -)abeslari estatubatuarra da, punk rock munduan oso ezaguna. Iggy Popen jatorrizko izena James Ne...
 
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
8. lerroa:
Bateria jotzen hasi zen institutuko hainbat bandetan. Hauetako bat zen [[The Iguanas]] eta banda honetan hartu zuen Iggy izena.
 
[[2003]]ko lanean berriro joan ziren biltzen The Stoogeseko kideak hainbat lan egiteko. Azkenean gira bat antolatu zuten eta hasierako diskak, ''The Stooges'' eta ''Funhouse'', jo zituzten batez ere.
Blues zaletasun handiz, [[Chicago]]ra ([[Illinois]]) joan ohi zen behin baino gehiagotan hori ikasteko. Garai hartan osatu zuten [[The Psychedelic Stooges]] eta bere izena aldatzen joan zen, '''Iggy Stooge''' hasieran, '''Iggy Pop''' geroxeago. Bi urte entsaiatzen aritu eta gero, aurkezpena egin zuten Ann Arborren.
 
[[2007]]an The Stooges taldeak ''The Weirdness'' aurkeztu zuten, taldeak sinaturiko lehen lana 1973az geroztik.
[[1968]]an editatu zuten lehen diska. Hasierako bi lanek ''The Stooges'' eta ''Fun House'' izan ziren eta ez zuten arrakasta handirik lortu merkatuan. Hala ere, diska hauen eragina handia izan zen jaiotzen ari zen punk mugimenduan. Era guztietara, garai honetarako [[heroina]]k harrapatu zuen Iggy eta banda desegin egin zen.
 
[[David Bowie]] abeslariak ekoiztu zien ''Raw Power'' albuma [[Ingalaterra]]n, probokoazioa eta sentsualitate karga handiko diska eta punk rock eremuan kokatzen den lehenengotakoa. ''Search and Destroy'' ezaguna aurki dezakegu lan honetan. Arazo ugari izan zen diska ateratzean: azala Tony DeFriesek, Bowieren managerrak, aukeratu zuen eta [[Los Angeles]]en egin ziren mezklak. Iggyren ideia beste zerbait zen eta polemika piztu zen. ''Rough Power'' izeneko bertsio "pirata" bat ere merkaturatu zen, Iggyren mezklak barneratuz. [[1997]]an [[Sony]]k berreditatu zion bere gustuko bertsioa, kitarra eta bateriaren protagonismo handiagoz.
 
The Stooges taldea berriro biltzea erabaki zuten, baina arazoak ez ziren bukatzen: Dave Alexander ez zen sartuko proiektuan, alkohol arazo handiak baitzituen (Horrela hilko zen [[1975]]ean). Ron Ashetonek, berriz, kitarra utzi eta baxua hartuko zuen. Williamson izango zen kitarra berria. Bowieren laguntzak jarraitzen zuen, baina Iggy gero eta okerrago zegoen. The Stoogesen azken kontzertuan bandako kideek motero talde batekin borrokan ibili ziren eta Iggyren adikzioak parentesi luze bat ireki zuen ondoren.
 
[[1977]]an, Iggyk eta Williamsonek ''Kill City'' albuma grabatu zuen. The Stoogesen garaiko abestiak zeuden, ''I Got Nothin'' bezala, eta askok The Stoogesen lana kontsideratzen dute eta ez Iggy eta Williamsonena.
 
David Bowie eta Iggy [[Berlin]]era joan ziren bizitzera biak ere kokainaren adikziotik alde egiteko asmoz; garai hartan, Bowiek esnea eta kokaina besterik ez omen zuen hartzen. Bere laguntzaz berriro ere ''The Idiot'' eta ''Lust for Life'' kaleratu zituen Iggyk. Publikoak pozik hartu zituen.
 
[[1979]] eta [[1982]] artean ''Party'' eta ''Zombie Birdhouse'' jarraitu zuten, arrakasta handirik gabe oraingoan.
 
[[1983]]an itzuli zen berriro, [[heroina]] baztertuta, jada. Ezkondu zen eta ''Blah Blah Blah'' atera zen (new wave).
 
Hurrengo lanan ''Instinct'' izan zen eta rockera itzuli zen.
 
''Brick by Brick'' albumak aupatu zuen, [[Guns n' Roses]] taldeko Slash eta Duff McKaganekin elkarlanean, edo [[B-52]]'seko Kate Piersonekin. ''Main Street Eyes'', ''I Won't Crap Out'' edo ''The Undefeated'' izan ziren ezagunak egingo ziren abestietako batzuk.
 
[[1993]]an, ''American Caesar'' atera zen, rock and rolla berriro danba-danba. Bertan sartu zuten Iggyk aspalditik zuzenean jotzen zuen ''Louie Louie''ren bertsioa.
 
EZ DUT BUKATUUUUUUUUUUUUUUUUUUUU...