«Objektu zuzen»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
'''Objektu zuzena''' funtzio sintaktiko bat da, [[izen-sintagma]] edo [[mendeko perpaus]] batek betetzen duena eta [[aditz iragankor]] baten esanahia zehaztea helburu duena, ''Zer?'' edo ''Nor?'' galderei erantzunez (baina ez ''Zer gertatu da?'' edo ''Nor etorri da?'' modukoei —bi horien modukoetan galdetzaileak subjektuak direlako—, ''Zer ikusi du / dio horrek?'' edo ''Nor ikusi du horrek?'' modukoei baizik).
 
Zenbait hizkuntzak funtzio hori akusatibo kasuaz agertzen dute; aldiz, euskaraz, ''Nor'' kasuaz ematen da, esaldi iragangaitzetako subjektua bezala, bereizketa ''Nor'' eta ''Nork'' subjektuetan egiten baita. Adibidez:
 
* alemanez: '''''Der Hund''' ist klein'' ('''Txakurra''' txikia da). ''Ich habe '''den Hund''' gesehen'' ('''Txakurra''' ikusi dut).
* latinez: '''''Canis''' parvus est'' ('''Txakurra''' txikia da). '''''Canem''' vidi'' ('''Txakurra''' ikusi dut).
 
Lehen esaldietako ''Der Hund'' eta ''Canis'' izen sintagmetako artikulua (''Der'') eta izena (''Canis'') nominatiboan daude, subjektuak direlako; bigarren esaldietan, akusatiboan: alemanezko izen horrek forma bera mantentzen duen arren, harekin doan artikulu maskulinoa ''den'' bilakatu da akusatiboan; latinez —hizkuntza hartan, ez dago artikulurik, ordea—, ''Canem'' izan behar du, objektu zuzena delako. EuskarazEsan bezala, euskaraz ez da bereizketa hori egiten, bai esaldi iragangaitzeko subjektua, bai objeku zuzena, biak ere ''Nor'' kasuan ematen direlako.: hori dela Badaeta, kasu guztietan ''Txakurra'' hitza erabiltzen baita, ''Nor'' eta ''Nork'' subjektuak egoteak funtzioa bereizten baitu. Alegia, (Inork) '''''Txakurrak''' ikusi ditu'' vs '''''Txakurrak''' (gauza horiek) ikusi ditu'' esaldietan, bereizketa hau dago:
 
* lehen esaldian, '''''Txakurrak''''' izena ''Nor'' plurala da eta testuinguruak ikusleren bat dagoela ongi zehazten badu, inork [subjektuak] zenbait txakur [objektu zuzena] ikusi dituela ulertzen da;
4.641

edits