Simon Bernardo Zamakola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Zuzenketa txikiak eta barne loturak: Olabeaga
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Barne lotura: Bizkaiko jaurerria
4. lerroa:
== Biografia ==
 
[[Juan Antonio Iza-Zamakola|Juan Antonio Zamakola]] historialari ezagunaren anaia zen. [[Maurga|Manurgan]], [[Araba]]n ezkondu zen [[1785]]eko [[abenduaren 4]]ean, Maria Diaz Basurto Ortiz de Zaraterekin. [[Dima]]n eraiki zuten etxea. Dokumentu batzuetan ''Sibario etxea'' zeukan izena besteetan ''Cruz de Cilbario etxea''. Dimako [[errege eskribau]]a izan zen eta gero eta kargu garrantzitsuagoak izan zituen: [[Arratia]]ko haraneko alkate, ahaldun [[Gernikako Batzarretxea]]n, Jaurerriko errejidore eta justiziako idazkari. [[1793]]. urtean Bilbon egin zen Merindadeetako Batzordeak Zamakola eta [[Francisco de Aranguren]] izendatu zituen [[Bizkaiko jaurerria|Jaurerriko]] altxorra aztertzeko eta frantsesen gudarosteen aurkako plana antolatzeko. 1801. urtean Gernikako Batzarretxeak, Zamakolaren irizpideei jarraituz, [[Abandoko elizatea|Abando]]n edo [[Olabeaga]] aldean merkataritza libreko portuaren proiektua onartu zuen, baina Bilboko eskudunak erabaki horren aurka agertu ziren, Madrilek proiektua onartuz gero Bilboko portua hiltzera kondenatzen baitzen. Horren guztiaren ondorioz Jaurerriaren eta Bilboko hiriaren arteko gatazka sortu zen, [[Zamakolada]] deitua. Jaurerriak proiektua gauzatzeko batzordea izendatu zuen eta 1801eko abenduaren 31n Abandoaldean portua eraikitzeko baimena jaso zuen Batzarretxeak. [[Godoy]]ekin adostu zuen lorpen hau. 1804. urtean etorkizuneko portuari buruzko erakusketa xehea egin zuen [[Gernika-Lumo|Gernikan]] baina handik gutxira matxinadak izan ziren Batzarretxeak derrigorrezko [[soldadutza]] onartu zuenean. Harrezkero etsai ugari izan zituen Zamakolak eta Nafarroako lurretara erbesteratu zen matxinada zapaldu eta deuseztatu zen arte. Geroago Bizkaiko Jaurerriko Batzorde Nagusiak Madrilgo Gortera bidali zuen ordezkari, [[Bizkaiko Forua]]k berriro ere indarrean jar zitezen, baina [[Fernando VII.a Espainiakoa|Fernando VII]].ak Bizkaiko Foruak onartu zituenerako buruko eritasunak jota zegoen Zamacola.
 
Zamakoladaren ostean horrelako bertsoak entzuten ziren: